Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/11/22 15:42:45.115 GMT+1

Numen taldeak hirugarren diskoa kalean izango du abenduan

Black metal musikaren erreferente den Numen talde arrasatearrak hirugarren diskoa izango du kalean abenduaren hasieran. Hiru urte egon da isilik taldea, grabazioa prestatzen eta bateria jotzaile berriaren bila. Azkenean diskoa eta taldea bera, biak, prest daude.



Taldearen hirugarren diskoak "Numen" izena izango du eta adituen esanetan, orain arteko bortitzena izango da, black metal hutsa. Diskoa sei abestik osatzen dute: "Egunsentiaren heriotza", "Gauaren irrifarre izkutua", "Etsipenaren ispilu", "Ahanzturaren hilobia", "Belearen hegaldiak... iluntasuna dakar" eta "Isiltasunaren hots hutsa", hain zuzen ere.



Aspaldiko ohiturari jarraituta, disko hori Goi Music diskoetxeak kaleratuko du; eta kointzidituko du taldearen hamargarren urteurrenaren barruan.

Nork: Iker.2007/11/22 15:42:45.115 GMT+1
Etiketak: numen albisteak black metal goi_music | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Diskoa prest dute, baina taldea... bateri jotzailea soilik grabaziorako erabili dute. Bestalde, mila esker aditu kontuengatik.

Izan ongi!

Nork: Herriko Burdina.2007/11/22 23:03:28.962 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: