Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2011/02/10 14:08:18.553 GMT+1

Pascal Briggs, Sean Wheeler eta Zander Schloss musikariak akustikoan izango ditugu

Hiru musikari handiak, gurean izango dira barikutik domekara bitartean. Hala, Pascal Briggs, Sean Wheeler eta Zander Schloss musikariek zuzeneko akustikoak eskainiko dituzte Arrasateko musikari ezberdinekin batera. Barikuan eta domekan Arrasaten izango dira. Zapatuan, berriz, Azpeitian. Lp berri batekin datoz, Pascal Briggs & the Stokers alde batetik; eta Sean Wheeler eta Zander Schloss, bestetik.

Hiru magnifikoen emanaldiak

Hilak 11 – Arrasateko Gaztetxean + The clash bertsioak (Sala, Ibi, Amaia)

Hilak 12 – Azpeitiko Urtzi tabernan + Los Galerna + Sala, Amaia

Hilak 13 – Arrasateko Gure Leku tabernan


Pascal Briggs – Berlineko musikaria, Europan zehar ibili da urteetan zehar musikari
ezberdinekin jotzen. Gaur egun The Stokers taldearekin dihardu.

Sean Wheeler – Californiako musikaria, Through Rag eta Charlie Horse taldeetan
jotzen du. Azken honetan Corey Parks (Nashville Pussy) du taldekide. Urteak eman
ditu bai AEBetan jotzen; baita Europa aldean ere People Like You disketxeari esker.

Zander Schloss – Californiako musikari eta aktore underground klasikoa. 80. Hamarkadan film askotan parte hartu zuen adibidez: Sid and Nancy edo Straight to hell, lanetan izan da. Punk musikaren aitzindari izan da Circle Jerks eta The Weirdos talde mitikoekin. Horrez gain, Joe Strummer & the Latino Rockabilly War taldearekin eta Die Hunns taldearekin jo izan du. Azken honetan US Bombs-eko abeslariarekin eta Corey Sparks- ekin.

Nork: danbaka.2011/02/10 14:08:18.553 GMT+1
Etiketak: briggs pascal seanwheeler zanderschloss | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

hau talde berrixa da? nola deitzen die? sala da abeslarixa?

Nork: araitz.2011/02/14 21:26:16.899 GMT+1
c

kaixo Araitz,
ez da talde berria. Batetik Pascal Briggs Berlineko musikari ezaguna dago. Eta bestetik Sean Wheeler eta Zander Schloss  musikariak eta egun taldekideak. Aurrez Arrasaten izandakoa da Briggseta hemengo musikariekin, tartean Salarekin, harremanak egin ditu. Hortik jaio da Magnificent III proiektua. Guztiek elkarrekin abesten dute eta hor daude Sala, Ibi ta Amaia esaterako the clash-en bertsioak elkarrekin egiteko.
Espero dugu zure zalantza argitu izana.
Danbaka

Nork: Danbaka.2011/02/15 12:41:16.267 GMT+1
http://www.danbaka.com/

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment



Bisitak blog guztietan: