Europan zehar bira egingo du, eta ekainaren 1ean Donostiako Victoria Eugenia antzokira etorriko da. Sarrerak eskuragarri daude Generaltickets-en bitartez, baina albiste hau idazterakoan sarrera bakarra gelditzen zen saldu barik.

1975ean kaleratu zuen "Horses" debuteko diskoak izugarrizko ospea eman zion Smithei, poesia, punka eta intelektualidadea batuz.
Gerora, MC5 eta Sonic“s Rendezvous Band taldeetako sortzaile Fred "Sonic" Smithekin ezkondu egin zen, alargundu zen arte.

Zuzenean jotzen eta diskoak kaleratzen jarraitu du Smithek, eta apirilean disko berria izango du kalean. Lan horretarako hainbat talderen bertsioak grabatu ditu: Bob Dylan, Nirvana, Stewie Wonder, Neil Young, Jimmi Hendrix...
Erantzunak
MUSIKA TALDE LEHIAKETA
http://www.gasteizkotxosnak.org/?p=91
Nork: gasteizko txosna batzordea.2007/03/13 14:25:57.292 GMT+1
www.gasteizkotxosnak.org