Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/07/20 17:23:59.809 GMT+2

Patti Smith punkaren poetisa Bilbora

Patti Smith estatubatuarrak kontzertua egingo du astelehenean, uztailaren 21ean, Bilboko Santana 27 aretoan. Smith punkaren poetisa moduan izendatu dute askok. 70eko hamarkada hasieran punkari poesia eta artearen ikuspegia batu zizkion, eta belaunaldi baten eresiak bihurtu diren kantu eta testuak idatzi zituen.



Emakume konprometitua izan da beti, eta artearen eta gizakiaren alde egin du beti, boterearen eta ohikoaren kontra.



Joan den urtean etorri zen lehenengo aldiz Euskal Herrira, Donostiako Victoria Eugeniara hain zuzen ere, eta bere 62 urterekin erakutsi zuen ezohiko kontzertu-errezitaldi-ikuskizunak egiten dituela. Aho bete hortz utzi zituen han bildutakoak: poesia, mistizismoa, kritika, rock indartsua, garraztasuna eta beste batzeko gai izan zen ia hiru orduko emanaldian.



Orain dela gutxi, Robert Mapplethorpe zenaren omenezko "The coral sea" diskoa argitaratu du, baina jakin badakigu Bilboko kontzertuan bere abesti klasikoak eta iaz kaleratutako "Twelve" bertsio-lanen piezak ere uztartuko dituela. Hala ere, Smithek jakinarazi du errepertorioa kontzertua baino hamar minutu lehenago erabakitzen duela.



Agertokian Lenny Kaye gitarra jotzailea eta Patti Smith eta MC5 taldeko Fred Sonic Smithen semeetako bat izango ditu Pattik bere alboan, besteak beste..

Nork: Iker.2008/07/20 17:23:59.809 GMT+2
Etiketak: patti_smith santana_21 albisteak punk bilbo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: