Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/12/10 17:13:14.929 GMT+1

Piperrak taldearen agurreko kontzertua

Lodosako Piperrak taldeak agurreko kontzertua egingo du urtarrilaren 19an Durangoko erakustazokan, Landako gunean.


Argazkian Piperrak-ekoak Arrasateko Figueras-ekin.

Piperrak taldearekin batera, Segismundo Toxicomano talde gasteiztarra, Iruñeako Lendakaris Muertos eta Zaragozako Manolo Kabezabolo arituko dira.



 Kontzertu horretan Piperrak taldearen emanaldia jasoko dute, eta asmoa da CD eta DVD bana kaleratzea.

Dagoeneko sarrerak salgai daude Espainiako Estatuko hainbat diskoetxe eta tabernetan; eta baita honako e-postaren bidez, 15 eurotan aurretik eta 18 eurotan txarteldegian: entradaspiperrakdurango@es3.info



Debagoienean Bergarako Etxagi tabernan bakarrik eskura daitezke, baina hemendik gertu Elorrion (Parra taberna), Gasteizen (Kobazulo taberna) edo Eibarren (Ilbehera) ere badaude. Arraroena da Oñatin ez dituztela salgai jarri!


Nork: Iker.2007/12/10 17:13:14.929 GMT+1
Etiketak: landako lendakaris_muertos durango albisteak manolo_kabezabolo piperrak segismundo_toxicomano | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: