
Zenbaki mardula kaleratu dute bilbotarrek (69 orrialde ditu) eta hainbat elkarrizketa interesgarri batu dituzte: Suediako Asta Kask, The Sexmachines, Arrasateko Des-Kontrol, Ingalaterrako Uk Subs, The Kids, The Oppressed, Bartzelonako Ultimo Asalto, Italiako The Nerds, Madrilgo Chingaleros, Granadako TNT, Frantziako Berurier Noir eta Kanariar irletako Guerrila Urbana, besteak beste.
Horrez gain, diskoen kritikak, zuzenekoen errepasoa eta abar beste batu dituzte.
Fantzinea egiten dutenekin harremanetan jartzeko, bi bide dituzue. Posta arruntaren bidez: P.R.Z. 551 pk. 48080-Bilbo.
Edo e-postaz: punkrockerzine@hotmail.com edo kotxi77@hotmail.com
Bestalde, fantzinearen zenbaki zaharrak beste webgune baten eskuragarri daude.
Idatzi artikulu bat