Ez da zerrendatan dauden lehen aldia baina bai UK-n lehen postua eskuratzen dutena bai, gainera ekimen herrikoi batekin (-edo).
Ameriketako taldearen jarraitzaileek eta interneteko erabiltzaileek lortu dute RATM-ek Gabonetan "number one" bat lortzea zerrendatan. Hain zuzen, urteak dira hango The X Factor-eko (Espainiako Operación Triunforen tankerako bat) parte-hartzaileen disko eta abestiez josten direla salduenen zerrendak sasoi honetan eta milaka musikazalek, horrekin gogaituta, protesta-aldarrikapen moduko bat egin dute RATM-en I won't do what you tell me (Ez dut zuek esandakoa egingo) abesti ezaguna erabilita.
Jon Morter gazteak orain dela aste batzuk Facebooken kanpaina bati ekin zion eskatuaz modu masiboan jaits zezatela (bide "legaletatik") abesti hori protesta modura. Bada, ekimenarekin 600.000 lagunek egin dute bat eta UK-n Gabonetako zerrendan lehena Rage Against the Machine da.
Hona abestia:
2009/12/21 11:58:14.618 GMT+1
Rage Against the Machine zerrendetan lehenak Erresuma Batuan
Nork: danbaka.2009/12/21 11:58:14.618 GMT+1
Etiketak:
the_x_factor
rage_against_the_machine
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)


Erantzunak
Nork: norbait.2009/12/21 19:10:53.041 GMT+1