Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/07/02 19:05:56.507 GMT+2

Rock In Rioko kontzertuak telebistaz

Ekaineko azken asteburuan eta uztaileko lehenengoan Rock In Rio jaialdia egiten dabiltza Madrilgo Arganda de los Reyes herriaren ondoan.



Ohiko musika jaialdi bat baino gehiago, parke mediatikoa dirudien horretan, mota askotako musika taldeak eramaten dihardute, saltsa-maltsa berezian. Aurreko asteburuan, Neil Young, Jack Johnson, Alanis Morrisette, Carlinhos Brown, Manolo Garcia zein El Canto del Loco.



Eta uztaileko lehenengoan, berriz, The Police, Bob Dylan, Lenny Kravitz eta Franz Ferdinand, Estopa, Alejandro Sanz eta Rosario Floresekin nahastuko dituzte, besteak beste.

Harrigarriena eta txalogarriena dena da TVEk kontzertu ia horiek guztiak zuzenean ematen dituela 19:30etik 02:00ak bitartean.

Nork: Iker.2008/07/02 19:05:56.507 GMT+2
Etiketak: tve rock_in_rio albisteak amy_winehouse bob_dylan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: