Ekainaren 23an izango da emanaldia Donostiako Anoetako futbol zelaian, eta sarrerak salgai jarritako egun berean, 14:30erako, 17.000tik gora salduta zeuden. Horietatik 15.000 Internet bidez, eta beste 2.500 Anoetako txarteldegian.

Salneurriak ez dira merkeak, ez horixe. 68 euroko eserleku erreserbatu guztiak salduta daude. Baina, oraindik eskuragarri daude 73, 93, 105, 130 eta 175 euroko eserleku erreserbatuak; eta baita zenbatu gabeko 73 euroko beste hainbat eserleku ere.
Adi, hortaz, interesatuak; eta argi ibili, sarrera barik gelditu nahi ez baduzue.
Idatzi artikulu bat