Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/06/04 19:00:09.844 GMT+2

Roy Loney eta Señor No diskoan, Bloody Hotsaken eskutik



Flaming Groovies talde esanguratsuaren sortzaile Roy Loneyk Señor No talde donostirrarekin batera singlea grabatu du Espainiako Estatutik barrena bira egin ostean. "Bottle of wine" izena duen lan horretan lau kantu batu dituzte: Tom Paxtonen "Bottle of wine", Loneyen "The first one´s free" eta "The critter"; eta Rolling Stonesen "Who´s driving your plane".


Argazkia: Juxe.

Grabazioa Gasteizko Helldorado aretoan egin zuten, eta binilozko disko txiki hori Bloody Hotsak zigilu berriak kaleratu du.

Bloody Hotsak Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eta Irungo Bloody Mary disko dendaren elkarlana da. Hala, honako hau lehenengo erreferentzia da, baina datozen hilabeetan Espainiako Estatuko eta nazioarteko rock-and-roll taldeen erreferentzia gehiago kaleratuko dituzte.


Argazkia: Juxe.

Nork: Iker.2007/06/04 19:00:09.844 GMT+2
Etiketak: bloody_hotsak bloody_mary roy_loney albisteak gaztelupeko_hotsak senor_no | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: