Lehenik eta behin, Euskal Herrian eta Espainian egin behar dituzten emanaldiak prestatuko dituzte. Hain zuzen ere, hilaren 18an, Madrilgo La Boiten izango dira; 19an, Burgosko Estudio 27n; 20ean, Vigoko La Fabrica de Chocolaten; eta 21ean, Leongo El gran cafén.

Horren ostean, azaroan grabatuko duten disko luzerako kantuak prestatzen hasiko dira. Dagoeneko Loneyk 15 bat kantu akustiko bidali dizkie donostiarrei, horiek abiapuntu hartzeko.
Eta jarraian Euskal Herriko bi emanaldiak egingo dituzte: hilaren 26an, Irungo Tunk! aretoan; eta hilaren 27an, Arrasateko 3.60 aretoan Petti eta On Benito taldeekin batera.
Hala, urriaren 29an Garate estudioetan sartuko dira Haritz Harreguy soinu teknikariarekin batera. Disko horren ekoizpenaren ardura Roy Loneyk hartuko du.
Diskoa Bloody Hotsak zigiluak kaleratuko du, hau da, Gaztelupeko Hotsak eta Bloody Mary disko dendak sortutako diskoetxeak. Horren harira, uda aurretik Roy Loneyk eta Señor Nok kaleratutako "Bottle of wine" EPa agortuta dago, baina jakinarazi digute aurki berrargitaratuko dutela.
Roy Loney gure artean izatea beti da albiste garrantzitsua. Horregatik Bloody Hotsak-ek Errioxako ardo botilak jarri ditu eskuragarri Roy Loney & Señor No etiketarekin. On egin!!
Erantzunak
Nork: DANNY SHOW.2007/10/09 17:28:26.607 GMT+2