
Jim TNT bakarlariak irabazi zuen Danbaka Debagoieneko II. Musika Lehiaketan bakarlari onenaren saria. Hala, sarietako bat Durangoko Plateruena aretoan musikari ezagun baten aurretik jotzea zen; eta hala egingo du.
Howe Gelb oso ezaguna da Giant Sand taldearekin egindako ibilbidearengatik, eta baita bakarka egiten dabilenagatik. Izugarrizko kritika onak jaso ohi ditu nazioarteko musika aldizkari espezializatuetan.

Europatik barrena egiten dabilen "Sno Angel Like You" biran zortzi musikari izango ditu alboan Gelbek: taldea eta Gospel Choir hain zuzen ere.
Espainiako Estatuan hiru emanaldi egingo ditu Gelbek: maiatzaren 4an, Durangoko Plateruenan; 5ean, Santiago de Compostelako Capitolen; eta 7an, Madrilgo Cats aretoan. Jim TNT Durangon bakarrik arituko da.
Idatzi artikulu bat