Harcorepunk zineak, Boring Old Fart-ek eta Cooperacion diskoetxeak kaleratu dute lan hori elkarlanean.

Lana digipackean kaleratu dute, eta hiru CDz osatuta dago:
-DVD baten lau kontzertutako irudiak batu dituzte: Andoaingo gaztetxea (91), Girona (91), Andoaingo Bideo Eskolak egindako lanak, Alegiko gaztetxean egindako azkeneko kontzertua eta argazki galeria, hain zuzen ere.

-Bi CDtan taldearen diskografia osoa. Hala, "Pequeñas reliquias de un infanticida" maketa, "Revolucion cosmica" diskoa eta 1986an Groseko institutuan egindako kontzertu bat, besteak beste.

Horrekin guztiarekin batera, 60 orrialdetako liburuxka ere banatu dute, taldearen historia laburbiltzen duena.
DVD-CDa eskuratu gura duenak Ruido de Rabiaren myspacean edo Hardcorepunk webgunean egin dezake eskaera.
Ruido de Rabia Tolosan jaio zen 80ko hamarkadan, Tortura Sistematikaren errautsetatik. Hardcoretik abiatuta grindcorean murgildu ziren "Pequeñas reliquias de un infanticida" maketan; eta gerora, bestelako doinuak, death-etik gertu, landu zituzten "Revolucion cosmica" iraupen luzeko lanean.

Euren musikak apurketa ekarri zuen Euskal Herriko eta Espainiako panoraman; horrez gain, Santi abeslariaren hitzek oso tematika berezi eta landuak jorratu zituzten.
Bitxikeri moduan, 2000. urtearen bueltan, Santi abeslari eta Jorge baxu jotzaileek rock-and-rolla egiten duten Lobo Electrico sortu zuten.
Bestalde, inork ez dezala pentsatu Ruido de Rabia agertokietara bueltatuko denik. Hori ezeztatu egin dute taldekide ohiek.
Idatzi artikulu bat