Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/04/10 18:17:26.648 GMT+2

Ruper Ordorikari egindako elkarrizketa

Ruper Ordorikak Mugalaris taldearekin batera grabatutako "Hamar t´erdietan" CD-DVD aurkeztu du gaur, eguena, eguerdian Bilboko Kafe Antzokian. Zuzeneko hori osatzen duen kontzertua leku berean grabatu zuten 2006an.

Elkarrek argitaratu du lana, eta disko eta DVD banak osatzen dute. Diskoan 14 kantu batu dituzte, batzuk aspaldikoak eta beste batzuk berriagoak. DVDan, berriz, sei kanturen irudiak jaso dituzte. Horrez gain, oñatiarrari egindako elkarrizketa ere dakar DVDak.



2000. urtean Ordorikak "Gaur" zuzeneko diskoa kaleratu zuen Esan Ozenki diskoetxearekin, Bilboko Kafe Antzokian egindako hiru kontzertuetatik. Orain, berriro, ausartu da beste zuzeneko bat egiten, eta emaitza oso txukuna da. Sasoi desberdinetako kantuak gogora ekarri ditu, eta gainera askatasun handiz eraldatu ditu, bestelako giro eta sonoritateak lortuz.

Honako kantuak batu ditu diskoan: "Egin kontu", "Martin Larralde", "Herdoilarena", "Asmatzekorik ez", "Agurraren lezioa", "Etzanda", "Baltsean", "Zaindu maite duzun hori", "Ia egunsentia da", "Lagun erratuena", "Done ezer ez da ezinezko", "Ene herrian", "Zenbait bertso xelebre" eta "Labexomorro" **.

DVDan, berriz, sei kantu hauek: "Bihotz begiekin", "Martin Larralde", "Herdoilarena", "Ene herrian", "Egin kontu" eta "Zaindu maite duzun hori".

Hemen daukazue Arantzazun (Oñati) Ruperri egindako elkarrizketaren zati bat ikusgai eta entzungai:






Nork: Iker.2008/04/10 18:17:26.648 GMT+2
Etiketak: ruper_ordorika albisteak hamar_t´erdietan elkar mugalaris | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: