Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/06/30 13:16:18.452 GMT+2

Ruper Ordorikak diskoa kaleratuko du aurten

Ruper Ordorika oñatiarrak kantu berriekin osatutako diskoa kaleratuko du aurten. Hala jakinarazi digu Ordorikak.

Azkeneko bost diskoak (Hiru Trukuren lana eta "Ez da posible" lanaren berrargitalpena barne) Metak diskoetxearekin kaleratu ditu, baina Irungo diskoetxea itxi ostean, Elkar diskoetxearekin lan egitea erabaki du.

 

Ordorikaren lehenengo lanak Elkarrek kaleratu zituen. Horren ostean, Madrilgo Nuevos Medios-ek hainbat lan argitaratu zituen, eta Madriletik bueltan Metak-en sartu zen.

Ordorikak jakinarazi digu kantu guztiak idatzita dituela, eta bere asmoa dela abuztu inguruan-edo grabazio estudioan sartzea, nahiz eta oraindik ez duen erabaki zer grabazio estudiotan egingo duen.

Lan berria udazkenean edo neguan argitaratuko dute.

Nork: Iker.2006/06/30 13:16:18.452 GMT+2
Etiketak: elkar ruper_ordorika metak oñati diskoa albisteak nuevos_medios | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: