Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/01/28 09:53:54.233 GMT+1

Ruper Ordorikak zuzenekoa kaleratuko du

Ruper Ordorikak apirila erdialdean disko eta DVD berria, biak, izango ditu kalean. Honako hau zuzenekoa izango da, 2006ko azaroaren 26an eta 27an Bilboko Kafe Antzokian grabatutakoa.



Mugalariak taldearekin batera errepertorio sendo eta historikoa eskaini zuen Bilboko areto txukunean 2006an; eta horren ostean Memoriaren mapan diskoa kaleratu eta horren biran sartu zen oƱatiarra buru-belarri, Jon Piris kontrabaxu jotzailearekin batera.



Orain, aldiz, disko eta DVDa kaleratzeaz gain, Mugalariak taldearekin martxoan itzuliko da errepidera. Lan hauek Elkar argitaletxeak kaleratuko ditu.


Nork: Iker.2008/01/28 09:53:54.233 GMT+1
Etiketak: mugalaris bilbo ruper_ordorika zuzenekoa kafe_antzokia albisteak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: