Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/11/15 11:21:59.858 GMT+1

Ruper Ordorikaren zuzeneko diskoa otsailean

Ruper Ordorikak jakinarazi digu otsailean kaleratuko duela iaz Bilboko Kafe Antzokian Mugalaris taldearekin zuzenean grabatutako diskoa. Elkar diskoetxeak argitaratuko du lan hori.



Bestalde, jakin badakigu Jon Pirisekin batera hasi zuen etapa bukatzera doala. Hain zuzen ere, azaroaren 25ean Elgetako Espaloia Kafe Antzokian egingo dute kontzertua; eta abenduaren 2an Donostiako Victoria Eugenian izango dira. Baliteke, Pirisekin batera beste emanaldiren bat egitea, baina azkenekoak dira.



Horrez gain, behin zuzeneko diskoa kaleratu ostean Mugalaris taldearekin zuzenekoak egiteari ekingo dio Ordorikak.

Une honetan Pragan dago kontzerturen batzuk ematen.

Nork: Iker.2007/11/15 11:21:59.858 GMT+1
Etiketak: mugalaris bilbo ruper_ordorika zuzenekoa kafe_antzokia albisteak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: