Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak aurtengo Sagarrondotik jaialdian esku hartuko duten behin betiko taldeak ezagutzera eman ditu.
Jaialdia bi egunetan egingo dute Hernanin, karpa erraldoi baten.
Martxoaren 16an honako taldeek esku hartuko dute: Delorean, Skalariak, The James Taylor Quartet, AC-DC taldearen bertsioak egiten maisuak diren The Bon Scott Band eta Platero y Tu taldeko Uohoren proiektu berria: La Inconsciencia de Uoho.
Martxoaren 17an, berriz, beste hauek: Zea Mays, Obrint Pas, Atom Rhumba, Maneta de Kamioneta+Raimundo Amador eta Julieta Venegas.
Bi egunetarako bonoak 36 eurotan salgai daude. Egun bakoitzerako sarrerak, berriz, 21 euro balioko du aurretik; eta 24 txarteldegian. Euskal Herriko hainbat taberna eta disko dendetan salgai daude.
2007/01/31 19:08:16.098 GMT+1
Sagarrondotik jaialdiaren kartela konfirmatu dute
Nork: Iker.2007/01/31 19:08:16.098 GMT+1
Etiketak:
delorean
skalariak
zea_mays
sagarrondotik
albisteak
julieta_venegas
raimundo_amador
atom_rhumba
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat