Scorpions talde mitikoak webgunean egin du ofizial agur esango duela. 45 urteko ibilbidearen ostean, 2010ean egingo du azken bira talde alemaniarrak. Hala, zaleak agurtzeko martxoan kaleratuko duten Sting in the tail diskoa kaleratuko dute. Hain zuzen ere, mundu osoko bira egingo dute diskoa aurkeztu eta jarraitzaileei agur esateko.
Taldeak bere webgune ofizialean azaldu duenez, "ibilbide ikaragarriari" sekula atera duten "disko
onenetako batekin" eta mundu osoa zeharkatuko duen birarekin eman nahi diote amaiera. Oraingoz, Txekian, Errusian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Frantzian dituzte hitzartuta kontzertuak. Wikipedian duzue, Scorpions taldearen ibilbidea.
Scorpions - Still Loving You
2010/01/25 12:23:21.354 GMT+1
Scorpions taldeak agur esango du
Nork: Maider Arregi.2010/01/25 12:23:21.354 GMT+1
Etiketak:
scorpions
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat