Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/04/22 13:14:22.054 GMT+2

SGAEk 3.464 bazkide dauzka EAEn

Astean Euskal Autonomi Erkidegoko ardura daukan SGAEko sailak (Espainiako Egileen Elkartea deritzonak) urteko batzarra egin du.

Hala, jakinarazi dute 2007an SGAEko bazkide egin diren 114 egileekin, dagoeneko Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian 3.464 bazkide dituztela.

Horrekin batera, aditzera eman dute 1.505 lan erregistratu dituztela 2007an, eguneko lau erregistro baino gehiago. Horren arabera, EAEn orain arte erregistratutako lanak, guztira, 20.066 dira.

Autore eskubideen banaketa
Bestalde, batzarrean aipatu dute EAEn erabilitako errepertorio osoaren %27 euskal egileena dela; eta 2007an 2006an baino %9,49 gehiago errekaudatu zutela.

SGAEren esanetan, bildutakotik %85 egileen artean banatu dute, kudeaketa gastuak %15ekoak dira-eta. Horrekin lotuta, azaldu dute euren asmoa dela 2011rako gastu hori %10era murriztea.

Diru bilketaren ardatzak ei dira musika eta antzerkia. Hain zuzen ere, EAEn egin dituzten antzezlan eta kontzertu esanguratsuenak.

Nork: Iker.2008/04/22 13:14:22.054 GMT+2
Etiketak: sgae albisteak bazkide egilea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: