Bestalde, taldearen zazpigarren diskoa izango denarendako 12 abesti konposatu dituzte, eta ezagutzera eman dute lan berria ere soinuz eta estiloz oso zabala izango dela; baita kritika zorrotza ere izango duela, ohikoa duten moduan.

Mexiko DFn, Santiago de Chilen, Buenos Airesen, Milanen eta Parisen kontzertuak egin ostean, abenduaren 27an Leganesko La Cubiertan arituko dira. 10.000 lagunendako lekua dago La Cubiertan, eta sarrerak salgai daude Ticktackticket zerbitzuaren bitartez.
Idatzi artikulu bat