Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2010/05/03 10:59:35.236 GMT+2

Skinhead itxurako 15 bat ezezagunek Never Surrender taldea erasotu dute, Gasteizen

Arrasateko Never Surrender taldeak kontzertua eskaini zuen ostiralena, Gasteizko gaztetxean, bertako 22. urteurrenaren ospakizun ekitaldien barruan antolatutako kontzertuan. Bada, kontzertua eman ostean eta musika materiala kotxeetan sartzera zihoazenean, skinhead itxurako 15 pertsona inguruk erasotu egin zituzten.

Gaztetxearen atarian izan zen erasoa, taldeko abeslari Andoni Iñurritegi eta Mikel Arriaran gitarra jolearen kontra. Euren bi autoak gaztetxe aurrean uztera zihoazen taldearen musika material guztia bertan sartzeko. Bada, autoen barruan zihoazela kontzertua ikusten egon ez ziren 15 bat ezezagun inguratu eta Iñurritegik zer gertatzen zen galdetzeko leihatila zabaldu zuenean, ukabilkada bat eman zioten inongo esplikaziorik eman barik. Hala, autoak itxi eta nola edo hala aurrera egiten saiatu ziren. Orduan erasotzaileek bi autoen kontra egin zuten; bi autoen aurreko kristalak hautsi zituzten, baita atzerako ispiluren bat –erretrobisorea– ere. Gaztetxeko kideak irten zirenean erasotzaileek korrikan egin zuten ihes.

Erasoaren ostean taldekideek salaketa jarri zuten. Talde arrasatearrak ez du erasoa nondik etorri den ulertzen, ez dute-eta sekula inongo mehatxurik eta arazorik izan. Ez dute adierazpenik egin gura izan.


Nork: Jokin Bereziartua.2010/05/03 10:59:35.236 GMT+2
Etiketak: never_surrender | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

... Links and tweets Tweets only Your email address (required): Topsy Retweet Button topsyWidgetPreload({ "url": "http://www.danbaka.com/albisteak/skinhead-itxurako-15-bat-ezezagunek-never-surrender-taldea-erasotu-dute-gasteizen", "title": "Skinhead itxurako 15 ba...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Skinhead itxurako 15 bat ezezagunek Never Surrender taldea erasotu dute, Gasteizen - Danbaka - Albisteak [danbaka.com] on Topsy.com 2010/05/03 12:44:33.175 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: