Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/02/19 15:21:42.217 GMT+1

Soziedad Alkoholikak zortea alde dauka

Gasteizko Soziedad Alkoholika taldeak, aspaldiko partez, zortea alde dauka. Batetik, kontratua sinatu dute nazioarteko metalaren diskoetxe garrantzitsuenetako bat den Roadrunner-ekin eta apirilaren 21ean "Mala sangre" izeneko diskoa kaleratuko dute.



Disko hori Madrilgo Estudio Unon grabatu zuten iazko urria eta azaroa bitartean. Horren ostean, Tue Madsenek nahastu egin zituen kantuak Danimarkako Antfarm Studioetan. Madsenek Sick Of It All, Moonspell, The Haunted eta beste talde batzuekin lan egin du aurretik.

Diskoetxe aldaketa horrekin batera, SA taldeak managementa aldatu du. Hontza utzi eta Panda enpresarekin lanean hasi dira, Berri Txarrak taldearen berean.



Horrez gain, AVTk (Terrorismoaren Biktimen Elkarteak) SAri 4.000 euro ordaindu beharko dizkio, epaileek Gasteizko taldea absolbitu egin dutelako. Horren ondorioz, AVTk epaiketaren kostuak ordaindu beharko ditu. Gogoratuko duzuen moduan, AVTk SA askotan salatu zuen terrorismoaren apologia egiten zuen akusaziopean.

Nork: Iker.2008/02/19 15:21:42.217 GMT+1
Etiketak: soziedad_alkoholika avt roadrunner albisteak mala_sangre | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak!!

Benetan pozteko notizia, agian berando etorri da  Roadrunner (hamlet en kasuan ere) baina berdin da, ondo merezita dute eta. AVTn kasuan, 4000 euro oso gutxi da taldeari egin dioten minarekin konparatuz, gehiago ordaindu beharko zuten.

Ta diska berriari buruz, benetan kriston gogoa daukadala! Seguro kriston diskoa ekarriko digutela, tracklista ikusita itxaropen handia daukat.

 

01. Asalto
02. Sangre Al Fin
03. Caucho Ardiendo
04. Dirección Propia
05. Política Del Miedo
06. Intactos
07. Cogido Por Los Güevos
08. Por El Odio
09. Dios Vs. Alá
10. Glock 19
11. Nadie
12. Vivir Para Ti
13. Mi Rabia
14. Punto Y Seguido
15. Siempre Alerta
16. Política Del Miedo (Rap Solo Remix "violadores del verso")

Nork: Demonocrazy.2008/02/22 16:21:39.258 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy/

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: