
Jazzaldian esku hartuko duten izarren artean komeni da nabarmentzea AEBetako Spike Lee film zuzendari ezaguna han izango dela. Leek ez du musikarik joko, baina bere filmetako (Malcolm X, Do right thing...) soinu bandak aurkeztuko ditu, eta hainbat musikarik zuzenean pieza horiek zuzenean joko dituzte. Emanaldi horiek Terence Blanchard tronpeta jotzaile ezagunak gidatuko ditu.

Horrez gain, Jazzaldian beste hainbat musikari ezagun arituko dira: Norah Jones, Ornette Coleman, M. Ward, Angel Celadaren Shap proiektu berria, Euskal Herriko eta AEBetako jazz musikariek osatutako Konexioa (horren barruan Hasier Oleaga, Ruper Ordorika, Victor eta Juan de Diego...) eta beste batzuk.

Idatzi artikulu bat