Bilboko Gamuza Azul argitaletxeak musikaren gaineko laugarren liburua argitaratu berri du. Gamuza Azul oso argitaletxe xumea da, baina rock musikariek edota musika taldeen gainean idatzitako liburu interesgarriak gaztelerara itzultzen dituzte.
Azkeneko lana AEBetako Steve Earle musikari ezagunaren "Rosas de redención" lana izan da.
Horren aurretik, Madrilgo Malcolm Scarpa-ren "¿Qué te debo José?", AEBetako Dave Alvin-en "Los malos tiempos ya han quedado atrás" eta The Clash-en roadie-a izandako Johnny Greenen "Nuestra rebelión personal" Ingalaterrako punk talde horren hastapenen gainean.
Idatzi artikulu bat