Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/08/01 17:31:19.860 GMT+2

Stooges eta New York Dolls Azkena Rocken

Last Tour International promotorak abuztu bukaera-iraila hasieran Gasteizen antolatuko duen Azkena Rock jaialdirako beste talde batzuk ezagutzera eman ditu: Iggy & The Stooges, New York Dolls eta Jerry Onlyk gidatutako egungo Misfits hain zuzen ere.

 

Badirudi aurtengo edizioan ez dutela jaialdira izar berririk ekarriko, Pearl Jam ekartzeagatik nahiko ikusle izango dituztelako edo bestelakoak ekartzeko zailtasunak dituztelako. Badira kalitateko hainbat eta hainbat talde, baina ez aurreko edizioetako pareko sorpresarik, momentuz. 

Orain arte konfirmatu dutenaren arabera, honako taldeek joko dute egun bakoitzean:

-Eguenean, Iggy & The Stooges, Green on Red, Young Fresh Fellows eta Sharon Stoner, besteak beste.

-Egubakoitzean, Buckcherry, New York Dolls, Redd Kross, Big Star, Gang of Four, Eagles Of Death Metal, The Bottle Rockets, Marah eta Uzzhuaia, besteak beste.

-Zapatuan, Pearl Jam, My Morning Jacket, Wolfmother, Mondo Generator, Diamond Dogs, The Nomads, Berri Txarrak, Kim Salmon and the Surrealists eta Kriston, besteak beste.

Oraindik ez dute zehaztu Misfits taldeak zer egunetan joko duen.

Nork: iker.2006/08/01 17:31:19.860 GMT+2
Etiketak: iggy_and_the_stooges albisteak azkena_rock new_york_dolls last_tour-international | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: