Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/01/19 18:18:39.273 GMT+1

Stoogesek disko berria kaleratuko du

The Stooges taldeak disko berria izango du kalean martxoaren 7an. Diskoaren izena "The weirdness" da, eta 13 abesti izango ditu. Bizirik gelditzen diren hiru partaideek (Ron eta Scott Asheton anaiak eta Iggy Pop) eta Minutemen taldeko Mike Wattek (aspaldian beraiekin ibiltzen den baxu jotzailea) grabatu dute diskoa. Horrez gain, Raconteurs taldeko Brendan Bensonen laguntza izan dute.

 

Egunotan Londoneko Abbey Road studios mitikoetan kantuak nahasten dabiltza.

Lehenengo aldia da azken 33 urteotan Stooges taldeak estudioan disko bat grabatzen duela. Ez dugu konfirmatzerik izan ea grabazioa Steve Albini soinu teknikari famatuarekin egin ote duten.



Ezta ez dugu diskoa entzuterik izan, baina badakigu abestiek zer izen duten:

-My idea of fun.
-I wanna be your man.
-Trollin´.
-ATM.
-You can´t have friends.
-The weirdness.
-Greedy awful people.
-Claustrophobia.
-Mexican guy.
-O solo mio.
-I´m fried.
-End of christiniaty.
-She took my money.

Ikusi behar zelako emaitza lortu duten!

Nork: Iker.2007/01/19 18:18:39.273 GMT+1
Etiketak: iggy_pop abbey_road iggy the_weirdness albisteak stooges | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: