Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/11/05 19:25:19.283 GMT+1

Subterranean Kids bueltan dator

Subterranean Kids talde bartzelonarrak kontzertua egingo du azaroaren 17an Durangoko Plateruenan, Europatik barrena egiten dabilen bira baten barruan.

Hardcore talde aitzindaria 1997an desagertu zen, baina 2007an taldeko abeslari Mimok taldea berpiztea erabaki zuen. Hala, Boliche bateria jotzailearekin, eta L´lodi Socialeko Fernando eta Corn Flakes taldeko Monchoren laguntzarekin agertoki gainetara itzuli dira.





Hilabete hasieran Alemanian hasi zuten bira, eta Euskal Herriko emanaldiaz gain, Espainian hainbat kontzertu egingo dituzte.



Subterranean Kids Espainiako Estatuko hardcore taldeen artean letra larriz idatzi beharreko izena da. 1985ean Kataluniako eszena abian jarri zuten GRB, L´lodi Social eta bestelako taldeekin batera.



Horrez gain, bere sasoian Europatik barrena hainbat bira egin zituzten, orduko beste talde gutxik bezala. Bap!-en parera, hardcoreak eman duen izen garrantzitsua da.


Nork: Iker.2007/11/05 19:25:19.283 GMT+1
Etiketak: bartzelona plateruena durango sk albisteak hardcore subterranean_kids | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: