Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/05/23 09:56:37.265 GMT+2

Suicidal Tendencies bueltan dator

Bagenekien AEBetako Suicidal Tendencies bueltan zegoela. Hainbat kontzertutarako elkartu eta Hegoamerikan ere hainbat emanaldi egin ondoren, Europatik barrena bira labur bat egitea erabaki dute. Hala, maiatza bukaeratik ekaina bukaerara kontinente zaharrera etorriko dira.



Suicidal Tendencies chicano-en taldeak hardcorean iraultza piztu zuen, eta metala eta beste doinu batzuk batuz, crossover-a lantzen lehenetarikoa izan zen. Horrez gain, skate eta patineteen erabilera asko zabaldu zuen batez ere hardcore-zaleen artean. Bere diskografian "Join the army", "Lights, camera... revolution!", "The art of rebellion" eta hainbat disko-harribitxi daude.

Espainiako Estatuan Bilbon, Lorcan eta Bartzelonan arituko dira. Bilboko hitzordua ekainaren 1ean izango da, eta luxuzko gonbidatuak izango dituzte.



Hain zuzen ere, The Accused, Kanadako hardcorearen aitzindari Dayglo Abortions, Ill Niño metal tribaleroak eta Golers izango dira agertoki berean.



Suicidal Tendencies hainbeste urteren ostean berriro ikusteko aukera izateaz gain, kontzertu borobila osatu dute antolatzaileek.

Nork: Iker.2007/05/23 09:56:37.265 GMT+2
Etiketak: the_accused dayglo_abortions suicidal_tendencies bilbo ill_niño albisteak santana_27 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: