Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/03/25 10:45:56.521 GMT+1

Tequila bueltan dator

Hainbat argentinarrek eta espainiarrek 1977an sortutako Tequila rock-and-roll taldeak dozena bat kontzertu egingo ditu uztaila eta abuztua artean.

Ariel Rot eta Alejo Stivelek gidatutako taldeak 25 urte zeraman isilik, baina Rotek jakinarazi du taldearen bilduma izango den DVD eta CD berria promozionatzeko bidean kontzertu batzuk hitzartu dituztela.



Azken urteotan Rotek bakarkako ibilbide arrakastatsua egin du; Stivelek beste talde batzuen diskoak ekoitzi egiten ditu; eta Felipe Lipek Proyecto Hombren lanean dihardu.



Bidean hil diren taldekideen ordez (Julian Infante eta Manolo Iglesias), honako hauek arituko dira kontzertuetan: Tercera Republica taldeko Josu Garcia gitarra jotzailea, Daniel Griffin bateria jotzailea eta Mauro Mieta teklatu jotzailea.

Hortaz, "Salta", "Rock-and-roll en la plaza del pueblo" eta halako kantu klasikoak zuzenean entzun eta ikusteko aukera izango da berriro.

Nork: Iker.2008/03/25 10:45:56.521 GMT+1
Etiketak: tequila albisteak rock-and-roll ariel_rot alejo_stivel | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: