Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/08/24 18:58:29.733 GMT+2

The Damned taldearen kontzertua bertan behera

Punkaren aitzindari izandako The Damned talde ingelesak bertan behera utzi ditu irailean Europan egin behar zituen kontzertuak. Euskal Herriko emanaldi bakarra irailaren 8an egitekoa zen Arrasaten, 3.60 aretoan hain zuzen ere.

Emanaldi horiek bertan behera uztearen arrazoia da taldeko bateria jotzaileak (AEBetakoa da bera), Al Quaeda dela eta ez delaren gaineko azkeneko gertakariak direla eta, hegazkinez bidaiatzeko beldurra duela. Horregatik kontzertuak bertan behera utzi dituzte.

Horren harira, 3.60 aretoko arduradunek jakinarazi dute dagoeneko kontzerturako sarrerak erosi dituztenek  berorrek erosi dituzten areto, taberna edo dena delakoetan jaso ahal izango dutela dirua bueltan.

Aurrerantzean bateria jotzailea hegaldi bat hartzen ausartu eta beste emanaldiren bat zehazten badute, jakinaraziko dizuegu.

Nork: danbaka.2006/08/24 18:58:29.733 GMT+2
Etiketak: 60_aretoa arrasate punk the_damned 3 albisteak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: