Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/02/15 11:33:14.492 GMT+1

The Police taldea berriro elkartuko da

The Police talde ezaguneko kideak elkartu eta munduan zehar bira egiteko asmoa dutela jakinarazi dute. Euren asmoa da 30 bat kontzertu inguru ematea.

Lehenengo emanaldia Vancouverren (Kanada) egingo dute, maiatzaren 28an. Kanadan eta AEBetan aritu ondoren, Europara jotzeko asmoa dute. Oraindik ez dute zehaztu Espainiako Estatuan emanaldiren bat egingo duten. Frantzian, ordea, seguruenik bai.



The Police 1977an sortu zuten hiru lagunek: Sting, Andy Summers eta Stewart Copeland. Arrakasta handiko abesti eta diskoak grabatu zituzten, baina 1986an taldea bertan behera utzi zuten. Ordutik birritan bakarrik elkartu dira: 2003an Rock Hall Of Fame delakoan saritu zituztenean; eta aurtengo otsailean ospatutako Grammy sarien 49. edizioan.



Sarrerak eskuratzeko edo horren gaineko informazioa jasotzeko webgune batzuk abian jarri dituzte.

Nork: Iker.2007/02/15 11:33:14.492 GMT+1
Etiketak: bira albisteak the_police andy_summers sting | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: