Washingtongo talde hori kondaira da 60ko hamarkadako garage-punkaren aitzindari delako: zakarrak, primitiboak eta basatiak, izugarrizko eresiak idatzi zituzten, "Psycho", "The Witch", "Money (that´s what I want)"... ezagunenen artean.

Sarrerak eskuratzeko, jo lehenbailehen Noise On Tour kontzertu eragilearengana.

Egunotan Londresen jo dute, Europara egin duten lehenengo bisitan; eta gerora, Espainiako Estatuan bi emanaldi egingo dituzte: bata, Bartzelonako Primavera Sound jaialdian, eta bestea, Euskal Herrian, Bilbon.
Idatzi artikulu bat