
Sarrerak 100 eta 125 eurotan salgai jarriko dituzte ekainaren 2an. Interesatuek sarrera horiek eskuratzen ahalegindu beharko dira egun horretako 09:00etatik aurrera, telefonoz (902 10 12 12) zein Internet bidez. Pertsona bakarrak ezingo ditu bi sarrera baino gehiago erosi eta ezinbestekoa izango da pasaporte edo NAN zenbakia jartzea.

Waits ez da aspaldi Europara etorri, eta Euskal Herrian ezta Espainian ez da inoiz kontzertuak egiten izan. Ekainaren 17tik uztailaren 2ra bitartean AEBetan zehar 13 emanaldi egingo ditu "Glitter and Doom" lelopean. Horren ostean, ozeanoa zeharkatu eta Europara egingo du jauzi. Kontinente zaharrean honako emanaldiak egingo ditu: Donostia, Bartzelona (bi emanaldi), Milan, Praga, Paris, Edinburgo eta Dublin.
Thomas Alan Waits 1949an jaio zen Kalifornian, eta kabaret alorrean ibili ostean, bluesa eta rocka beste inork moduan landu ditu, hitz eta giro oso pertsonalekin. Bizirik dagoen musikari handienetako eta pertsonaletakoa dugu Waits.
Honako musikariak izango ditu alboan iragarritako biran: Larry Taylor baxu jotzailea, Omar Torrez gitarra jotzailea, Patrick Warren teklatu jotzailea eta Casey Waits perkusionista.
Erantzunak
Nork: Xabi.2008/05/22 12:19:28.772 GMT+2
Nork: Mireia.2008/06/08 17:10:04.283 GMT+2
Nork: Javi.2008/06/08 17:11:08.097 GMT+2