Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/05/24 19:00:42.808 GMT+2

Tool Azkena Rock 07 jaialdian

Last Tour International musika eragileak Azkena Rock 07 jaialdiaren gaineko prentsaurrekoa egin zuen maiatzaren 24an Gasteizen.



Orain arte hiru talde bakarrik eman dituzte jakitera: Tool talde handi gisa; eta horrez gain, Brant Bjork & The Bros. eta Quique Gonzalez.

Denbora gutxi barru, talde gehiago emango dituzte ezagutzera.



Abuztuaren 31n eta irailaren 1ean egingo dute jaialdia ohiko lekuan, Gasteizko Mendizabalan, hain zuzen ere.

Izen handiko Tool talde kaliforniarrak "10.000 days" diskoa aurkeztuko du Gasteizen. Hori da orain arte duten talde handi bakarra. Brant Bjork eta Quique Gonzalez, berriz, maila ertaineko taldeak dira.

Jaialdiko sarrerak ekainean jarriko dituzte salgai. Aurten ere akanpatzeko aukera izango da.

Maketa lehiaketa antolatu dute

Azkena Rocken berrikuntzetako bat da maketa lehiaketa antolatu dutela zapatilla marka baten laguntzarekin. Lehiaketaren baldintzak eskuragarri daude. Jasotako maketa guztien artean hamar talde aukeratuko dituzte, eta horietatik talde onenak Azkena Rock 07 jaialdian esku hartuko du. Horrez gain, 300 euro eta grafiteatutako zapatila parea jasoko du taldekide bakoitzak.



Nork: Iker.2007/05/24 19:00:42.808 GMT+2
Etiketak: last_tour tool azkena_rock brant_bjork quique_gonzalez albisteak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: