Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/10/01 15:44:48.785 GMT+2

Tranpa egiten dutenen mezuak ezabatzen ditugu

Jakizue, 24. lehiakidea aukeratzeko bozketan tranpa egiten zabiltzatenon mezuak ezabatzen ditugula. Hortaz, ez hartu tranpak egiteko alperrikako lanik.

Nork: danbaka.2008/10/01 15:44:48.785 GMT+2
Etiketak: danbaka3 23 albisteak lehiaketa | Permalink | Erantzunak (44) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Noiz hasi behar zarie botuak kentzen? Ta hori ze kriteriokin egin behar duzue?

Lortu duzuena metodo kaxkar honekin taldeen izena belztea, ta jendea beraien aurka jartzea. Bai zuek ta bai taldeen jarraitzaile zitalak (edo taldekideak.. vete a saber).

Hurrengo baterako pentsau hobeto gauzak ta ez konpromitu taldeen izena.


Nork: Indignau.2008/10/01 17:12:43.978 GMT+2

Astelehenean bertan hasi ginen tranpa egiten zutenen e-postak eta beraien botoak ezabatzen. Kriterioa? Bugmenot eta antzerako zerbitzariak botoa emateko erabiltzen dituztenen botoak ezabatzen ari gara.

Oharra zabaldu dugu horrela botoa ematen dutenek denbora alperrik gal ez dezaten, boto horiek ezabatzen ari gara-eta.

Nork: Danbaka.com.2008/10/01 18:10:24.611 GMT+2

(%25.63) Revelphone
(%23.73) Hikara
(%17.17) Battle Cookies
(%11.56) Muskaria

barkatu Danbakako jaun txit gorenok baina Hikara taldea atzo (irailaren 30an) gabeko 10tan 4. postutik behera zauen eta 12 etarako lehenengo postuan jarri zan. Atara zueik kalkuluak baina hemen argi dau ze pasetan dan, eta Revelphonek be iguala. Hasieratik danak Battle Cookies-ek tranpa itxen zauela eta ( enaz talde hortakua) eta dana portzentai altuagua zaukolako, barkatu baina portzentaiak oin  ez die oso altuak baina tranpak argiak die.

Nork: karkar.2008/10/01 20:09:18.634 GMT+2

ta nola jakiten da ba nork iten duen trampa?

Nork: .2008/10/01 20:30:22.105 GMT+2

Joe, ba ez dakit zeba izango dan, baina legalki botau naixan ta ez dosta lagatzen... esaten dosta tranpa in nahian nabilen edo...ta nik botazinua normal jarraitxu dotelakuan nao... Botua aukeratu, posta elektronikua zabaldu, linkan sakatu ta hori agertu jata...

Nork: Edozein.2008/10/01 21:27:27.537 GMT+2

Ah, barkatu, nere kulpia izan da, nahi barik bi aldiz sakatu dot linka ta bigarren leihua irakurri dot... oin lehehengo leihuan ikusi dot botua problema barik bialdu dala. Barkatu eragozpenak, ta suerte talde guztiei!

Nork: Edozein.2008/10/01 21:29:48.579 GMT+2

Azkaiter Pelox  azkenengo postuetatik lenegora igo da denbora oso gutxian,begira ezazue zer gertatu den, eta ez nago esaten tranpa egin dutenik, soilik begiratzeko...

Nork: edonor.2008/10/01 21:59:56.458 GMT+2

Azkaiter Pelox-ena atzo Hikarak in zauen! eta eurak baino lenau Revelphonek! Danbakakuak mesedez aukeratu zuek beste talde bat eta kendu opziño hau! Kontrolatzen saiatzen zabitzela emuten dau baina argi dau hemen punto asko eskapau jatzuela!

Nork: edonor_ez.2008/10/01 22:13:42.386 GMT+2

Ni ados nau, hau engaño bat da.

Demokratikuena jurauak talde oneitatik bat aukeratzia izango zan, hau da, musikalki onena eta ez ordenagailuan bizkorrena.

Bueno azken finian erabakixa zuena da, beraz zuek ikusi zer ein, hau nire iritzixa bakarrik da.

Nork: Norbait.2008/10/01 22:22:26.697 GMT+2

Bueno nire ustez botuak errebisatu behar dituzte, argi ta garbi ikusiko da nork erabili duen (bugmenot) eta horrelako mobidak botoak lortzeko. Hori Danbakaren eskuetan dago. Bueno ba

Nork: bestebat.2008/10/01 22:26:39.457 GMT+2

Azkaiter Pelox naiz, eta nik behintzat ez dakit tranpa informatikorik itxen.
Lagakoztazue mesedez, rankingeko 1.go postu hau, irauten daben bitartian, lasai dastatzen...ummm
Aaaa! ta taldeko argazkixan ez ginun nahi helduak emutia.


Nork: Azkaiter.2008/10/01 22:38:16.702 GMT+2

lasai, eztozue lortu

Nork: grrrr.2008/10/01 22:43:05.362 GMT+2

Bueno Danbakakoek ezabatu dituzte botu faltsuak, hala ere oraindik norbait ari da denbora galtzen Azkaiter Pelox-i botu faltsuak emoten..

Nork: Tranpak.2008/10/01 22:46:37.196 GMT+2

Ados nau jendiak bugmenot erabili ez dauela esaten dauenian, baina jende hori hor aurrian badau ez da fan asko daukolako. Honekin nahi dotena esan da, bugmenot erabili edo ez gehixenak ein daubiela trapiren bat, orduan inok ez ditzala eskuak garbitu.

Nork: ala.2008/10/01 22:48:16.366 GMT+2

Danbakakuei boto asko kentzia falta jakie ondio.

Nork: gottam.2008/10/01 23:01:19.936 GMT+2

Nork: Oriyo.2008/10/01 23:37:51.425 GMT+2

Azkaiter ta bere banda behintzat ez geatzia leku txarren mesedez! Oriyon inkondizionalak gea guztiyakin ta batenbatek posta zerbitzari propiyua montatu badu... pos daona da! Hala're molesti hori hartu dunak sari bat merezikou ezta?

Bestela esandakua, eo zozketaz eo epaimahaiak azken taldia hautatzia. Bestela beti ibilikoa batenbat nondik tranpeatuko!

Animo danai ta animo Azkaiter, y bai tipo legala!

Nork: Oriyo.2008/10/01 23:38:14.148 GMT+2


Danbaka, zergatik ez duzue bozken kontaketa absolutuak adierazten, hau da, zenbat boto jaso dituen talde bakoitzak eta ez boto metatuen ehunekoa? Horrela nahiko garbi ikus daitekeela, uste dut, nork jokatu duen "garbi" eta nork ez.

Danbaka, zenbat boto uste duzu jaso ditzakeela irabazleak? 400? Inork, bere herrian ere ez, ezagutzen ez duen talde batek? Ziur!

Danbaka, norberak 5 e-posta kontu baditu eta bakoitzetik bozkatzen badu, hori zuzena da? Eta hori zuzena bada, orduan, norberak sor ditzake nahi beste kontu eta horietatik bozka egin, ez da hala? Eta hori zuzena izaten jarraitzen badu, zein desberdintasun dago (batek jakituria erabili duela eta bestea ez, horrez gain) hau guztiau modu automatikoan egiten badu?

Uste dut Danbakaren aukeratzeko metodoa ez dela oso inteligentea izan, ikusita gaur egun existitzen diren moduak web bidez  bozketa justo bat egiteko.

Beste bat arte!

Nork: Oier.2008/10/02 11:09:49.517 GMT+2

Kontzertu bat edo horrelako zeozer egin beharko lukete danbakakoek aukeratzeko zein dein 24º-garren finalista.  Tontakeri bat da horduak egotiak ordenagailuan email-kontu faltsuak egiten irabazteko. Azkenean denbora gehiago galtzeko prest dagoenak irabaziko du, dirudienez orain arte, revelphonek.

Demokrazia? Benetan musika maite dugunok, ez zaigu axola zein daukan botu gehienak, baizik eta zein den horren artean merezi duen musikalki finalean egotia.

Ahu adieraziz, demostratzeko forma bakarra kontzertu edo halako zeozer egitea da, eta horren kalitatearen  arabera epaitu eta aukeratu talderik onena. Baina suposatzen dut ez dagoela denbora honetarako, eta azkenean irabaziko dutela kontu-faltsuen metodora. Pena bat benetan

Nork: Ed.2008/10/02 14:39:30.955 GMT+2

Ez jatzu oindiok argi geratu pare bat botu garbiketa in ta gero Revelphonek tranparik ez dabela in ala?

P.D: ez naiz revelphoneko kide.

Nork: Ed-entzako.2008/10/02 15:35:50.319 GMT+2

musika maite dugunak asko gara, ez zu bakarrik eta amen batzuk orduak pasatzen douz lokalian ensaiatzen ta abesti berrixak eitxen, ilusiñoz ta edozein gaztetxe edo danbakan joteko, musika=lana izaten da askotan, eta jende guztiari mesedez guri botuak ematia eskatzia lana da, gogua daukaulako eta ilusiñua daukaulako, badakigu gure bizitzan zu bezelako musika "superdotauak" aurkituko ditugula, ta horregaitik jarraitzen dou, musikak hitz egin dezala ez zuk eta ez nik.

Nork: ni neu.2008/10/02 16:09:48.539 GMT+2

Nork: Edekin ados.2008/10/02 19:01:31.121 GMT+2

Nire ere egokiagoa iruditze zait askoz ere kontzertu batean erabakitzea 24. taldea. 3 kantu daude web-ean eta 3 horiek interpretatzea izango litzateke onena.

Batzuk besteek baino denbora libre gehiago, lagun zibernauta gehiago eta kontaktu gehiago dituztela argi dago eta hori ez da guztiz demokratikoagoa. Alerta bezalako talde batek ez al du ba lehena geratuko denak bezain beste lan egin?

Azkenik, adierazi Oierrekin ere ados nagoela. Lege bakarra dago, e-mail bat botu bat. Beraz... Bakoitzak ahal duen moduan lortzen ditu botuak! Bestela... lehiaketako garailea ere kontzertuetara hurbiltzen direnek erabaki dezatela.

Ikusle bat, botu bat. Ikusle gehien eramaten duen taldea garaile... Demokratikoa al da? Ez... Ba hemen gauza bera gertatzen da.

Nork: Edekin ados.2008/10/02 19:01:52.295 GMT+2

baina ez zarie konturatu botuen kontu honekin Danbakari kriston propaganda egiten ari garela? horregaitik egiten dabe modu honetan. Klasifikau ez diren taldeak beraiendako lan egiteko... hori bai mozua!! Que se os ve el plumero!!!

Nork: jajajajaja.2008/10/02 19:45:41.539 GMT+2

Baina nork hitzegiten ari da superdotaoei buruz? Uste det gaizki ulertu nauzula ni_neu. Denok dakigu gaztetxeen ruta eta hori dana, eta danbaka hau da guztiontzat aukera berri bat. Nahi dudan bakarra da absurdo hau gelditzea (botu zibernetikoei buruz hizketan ari naiz, ez danbakari buruz). Sakrifikatuagoagoa al da orduak ordenagailuan pasatzeak kontu faltsuak egiten eta botoak emate, 10000 ordu entsaiatzen egoteak baino? Benetan, ez zaitut ulertu, eta zeozer gaizki sentitu bazaizu esaidazu, mesedez.

Ni superdotao??? Ni bezain ondo dakizu hortikan aurkitzen diren hainbat "jakintsu", dena dakitela ustez musikari buruz, baina ez nuke nahi zu hori nitaz pentsatsea. Hori dana ezan badut benetan sinezten dudalako ni egiten dudanean da, zu bezala ni_neun baita flipin' folken edota edozein proiektu musikalei buruz

Nork: Ed.2008/10/02 21:18:50.515 GMT+2

  • amentxe jendia denpora guztian esaten revelphone tranpak egiten dabilela...ez zarete konturatzen baina bera izan dala botorik kendu ez dotxen bakarra ala??ez hitzegin hitzetiarren holan taldieri min eitxia besterik ez dozue lortzen...
hori bai..
igual hori da zuen helburua...




  • revelphone segitxuan lenengo postuan jarri zala esaten dutenentzako
taldiak lenengo botua lortu zebanerako battle cookies-ek botuen %50 zeukan ta gutxinaka gutxinaka jun zan ehuneko hori jaisten ta revelphonena igotzen

boto asko jaso ditxula? klaro
baina ez dotxe bat bez kendu



zerbaitegaitxik izango da ez?

Nork: ai ama.2008/10/02 21:24:20.054 GMT+2

Jeje ba erantzun erraza da hori -ai ama-.  Aber aklaratzen zaren: kendu dituzten botuak, "bugmenot" eta horrelako programetao botuak dira, baina revelphonek, edota beste edozeinek, bai yahoo hotmail gmail... eta guzti horietan kontu faltsuak sortzen badituzte, ez da nabartzen zein den botu faltzua eta zein botu ona.

Konklusioa da: trampak oraindik balio dute, bakarrik, denbora gehiago eramaten dutela egiteak xDD espero det ulertzea. aio!

Nork: Jeje.2008/10/02 21:48:05.680 GMT+2

eta battle cookies-ek 50%a edukitzeak ez du ezer esan nahi memeluoi! 10 boto egon ezkero eta 5 eurenak izenda 50%, pentsetan erakutsi biher dotzut edo ze. ARTABURUOI! ZUEK BAI AURPEGIA REVELPHONE!

Nork: gottam.2008/10/02 22:16:15.856 GMT+2

Bueno ixildu ya ume txikixen moduan egun guztixe

Nork: ee.2008/10/02 22:21:23.051 GMT+2

Zenbait pertsonari teklau bat ta konexiñua ematian konsekuentziak argi somatzen dia komentario batzutan. Halako jendiantzat, esan biarra dao, Gran Hermanoko kastiña aspaldi pasau zala, ta datorren urterarte itxoitia hobeto legokela, hemen kilora heltzen ez diala behin ta berriz demostratzia baino. Uste dot nahikua dala ya danak tranposo batzuk diala esatiakin. Irabazten danak demostraukodau Elgetan merezi daben ala ez, baina ezaitxie aurretik epaitzen hasi, ostixia galanta izan leike gero ta.

Nork: pufff.2008/10/02 22:49:54.016 GMT+2

1- Revelphonek tranpa egin ditue baina ez bugmenotetik.

2- Hurrengo aldian SMS bidez botoak, ordaindu behar bada jendeak tranpa gutxiago egingo dituzte.

Nork: ajam.2008/10/03 09:29:27.587 GMT+2

azkaiter pelox= TONGAZO
hau ez da normala benetan hobeto kendu opzio hau danbakatikan ze eztao remedioik, imposiblia da %57,1 gau baten itia derrepentian.

Nork: ueeee???.2008/10/03 10:52:28.790 GMT+2

azkaiter pelox Band esan gurako dozu ez? que se te ve el plumero!

Danbakakuek aukera hau kentziakin guztiz ados (baina ez daue ingo ze hola publizidade gratuitua lortzen daue, eta oso gustora dauz roilo kaka honekin).

tongazo ez, demokrazia zibernetikua.

Nork: eeeeu!!!.2008/10/03 11:52:52.415 GMT+2

REVELPHON-EN TRANPAK AGERIAN.

Kontatzera noakizue nola izan den tranpa izugarri hori. Horrenbesteko lana ematen ari dena  beti egi bila dabiltzan horiei.

Joan den astelehenean taldearen eta taldekideen inguruan gabiltzanok jakin genuenean Danbaka rock txapelketan parte hartu nahi zutela eta zer egin behar zen hori lortzeko martxan jarri ginen. Denok ditugu senide, lagun eta lagunen lagunak, eta guzarik errazena egin genuen, batak bestiari bai ahoz edo e-mailez berria zabaltzen joan haiek sare hori handitzen joan zitezen. Egia esango dizuet, mobidilla majoa sortu da eta gure herrian, Soraluzen, edozeinek galdetzen dizu klasifikazioan nola doazen "gure mutilak". Gainera inguruko herrietako txikiena gurea izanik kanpora zabaldu behar zela ikusi genuen eta bai egin ere. Harrera izugarria izan da eta emaitzak bistan daude.

Horra hor tranpa: KRISTON KURROA.

P.D. Antolatzaileak kenduko al dizkio KAKAISTER PELOX horri spam bitartez lortu dituen autobotuak.

Nork: x.i..2008/10/03 12:38:16.005 GMT+2

Enga mesedez x.i. hori ez dauka inork sinizteak... nahiz eta soraluze guztia x3 botatu arren, ez luke helduko revelphonek daukan bezain beste botu. Ondo dago taldearen kidea izateak, baina barreguria ematen dozta ezan duzuna, benetan ez zaitez saiatu izena garbitzen, oso argi geratu da gertatu dena

Nork: jejeje.2008/10/03 12:50:12.216 GMT+2

Penia emun biharrik be ez dau jendiak zuri sinisteko e!
Eta halako errez insultatzen hasten dan jendiak neretzat kredibilidade dana galtzen dau! hau da, zuk zeuk.

p.d:REVELPHON-ni animuak dana ondo fateko!

Nork: i.x.2008/10/03 12:54:38.603 GMT+2

jejeje, izena aproposa auketu duk. Segi horrela, saiatu ezkero eta irakurritakoa ulertzeko gauza izatera heltzen bahaiz kondekorazio gisa izango duk hiru silaba horien artean -tatata- beste hiru hauek jartzeko eskubidea. 

Nork: x.i..2008/10/03 13:04:31.965 GMT+2

Ez naiz hasiko ume txotxoloak bezala, ori nahi badezu. Eta beste gauza bat, ikasi behar dezu errespetua ez faltatzeari. Espero dudan bakarra da txiste ingenioso hori pentsatzean burua ez lehertzea. "Jetajetajeta"... bernardo atxaga bat egindazagoz mutil.

Pena bat lehiaketa hau azkenian tranpen bitartez erabakitzeak

Nork: jejeje.2008/10/03 13:27:41.354 GMT+2

Raka-Raka jejeje segi tranpen asunto horrekin.

Antolatzaileak garbi esan dik astelehenetik hasi zela boto-tranpak ezabatzen. Emaitzak garbi zeudek. Nahi ez duala sinistu hire botoa jasotakoak irabazi ez duelako? Zenbat laguni eskatu diok botoa eman dezan? Ba hori eta ez besterik egin behar zuan. Errazagoa ezin litekek. Ez badituk boto gehiago bildu hire kulpa duk eta ez beste inorena. Ez hadi hasi besteengan mamu bila errua hirea, BAI HIREA duk eta.

Agur potxolo.

 

 

 

 

Nork: x.i..2008/10/03 14:31:53.929 GMT+2

oin hau bukatu dala...
danak ixilik ala?

Nork: soraluzeko bat.2008/10/03 23:41:38.745 GMT+2

Nork: .2008/10/05 23:41:27.769 GMT+2

botuak N.A.N-n zenbakia jarriz, horrela ezin tranparik egin..

Nork: .2008/10/05 23:42:41.089 GMT+2

Eztet uste danbakak euskalerriko biztanleen NAN eo EHNA zerrendaik izango dunik oi kontrolatzeko.

Baña aitua deakt eusko jaurlaritzak bere biztanle guztiri posta elektroniko kontu bat iteko asmua daukala. Beraz, email hoi pertsonako bakarra izango danez, email domeinu hoi soilik onartzera murriztu liteke asuntua etorkizunen.

Ordun ordia, iparraldekok eta nafarroakok ezingo lukete bozkatu!

Soluziyua boto sistema fidagarriagua ipintzea litzateke, agian IP-ekin ere jolasten duen boto sistema. Pixkat googleatuta tresna egokiagoren bat egongo da seguru!

Nork: lol!.2008/10/06 12:02:10.382 GMT+2

Eup!

Joan den urtean arrautzak ikuketan ibili zana naz. Egixa esan danbaka ejat interesatzen ta enaz urte hontako bozkan sartu. Gai hau, aurreko urtien bahino hobeto eruengo zauiela espero dot.
Hemen egunero botu faltsuak borretan ibili biherrien, tranpak ekiditeko modu ezberdinak sartu zeikie, ta eztot uste programatzerako orduan zailtasun askoik daukienik...

Hemen tranpak itxeko 3 moduak ta nere ustez ein leiken konponketak:

-Joan den urtean erabilitakoa: danbakaa+2334@gmail.com sistema honen bidez 20.000 botu inguru jaso zenituzten ;)
      ·gehi ikurra duten helbideei bozketa eragotzi

-domeinu pribatu bat izanez gero, guradudana@niredomeinua.com
 asmatzen ditudan helbide danak nere posta kontura bideratuz, sistema hau erabiliz, gura beste aldiz bozka daiteke.
      ·hotmail, yahoo edo gmail ez diren domeinu guztietako botuak filtratu ta gainetik begiratu. Oso gauza errexa da hori.


-Jendeak posta kontu berriak zabal ditzake eta kontu horietatik bozkatu
     ·IP bidezko filtroa, IP konkretu batetatik botua eman ba da X denboran helbide horretatik ezingo da botu gehiagorik eman.


Horrekin botu faltsu gehienak kendu ahal dituzue, oraindik ere ip bidezko kontrola saltatzeko proxyak erabili daitezke, Estatu frantsez eta espainiarreko ip rangoetara mugatu bozka (proxy gehienak kanpokoak direla kontuan izanik...). Horrela ez da botu faltsurik egongo

Botuen asunto hau zuzen fateko, datorren urteari begira sisteman hori satuko nauen. Etzue danbakarako bakarrik balixoko, beraz behin bozketa sistema egokixa sortuta beste edozein aplikaziotan erabili zeikie.
Ta beste bat, hortik irakurri dotena: talde bakoitzak jasotako botu kopuru erreala ipini...

nireeposta@gmail.com

Agur

Nork: Joan den Urteko NI NEU.2008/10/10 01:25:45.891 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: