Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/05/09 11:42:07.802 GMT+2

Txapa Irratiaren aldeko kontzertu erraldoia eta diskoa

Bergarako Txapa irratian diru premia dute. Makro-kontzertu bat antolatzeko erabakia hartu dute eta Bergarako musikari guztiei luzatu diete gonbitea. Uztaileko lehenengo aste bukaeran egingo dute eta grabatutako materialarekin CD bat kaleratuko dute. Lehenengo bilera maiatzaren 17an egingo dute Txapa Irratian bertan.



Bergaran 20-30 bat talde daudela kalkulatzen dute Txapa Irratian. CD bat kaleratu nahi dute. Gaztetxean izango da makro-kontzertua uztailaren 4an eta 5ean eta bertan egingo dituzte grabazio lanak. "Grabazioa bi modutan egingo dugu", adierazi du Txapa irratiko IƱigo Herrerosek. "LR hartu eta zuzenian grabatuko dugu alde batetik. Zerbait txarto ateraz gero multipista batean ere jasoko dugu gero nahasketa egin ahal izateko".

CDa abendurako kalean egotea aurrikusten dute. Bertan, talde bakoitzeko kantu bana jasoko dute. CDarekin batera Bergarako taldeen gaineko fanzina ateratzeko asmoa ere badute. Guztia ondo antolatzeko maiatzaren 17an egingo dute Bergarako taldeekin lehenengo batzarra.

Duela bostpasei urte 'Isiltasuna apurtzen' izeneko bilduma kaleratu zuten Bergarako taldeekin. Gaztetxea estudio bilakatu zuten orduan. Oraingoan, zuzeneko grabazioak egingo dituzte.
Txapa irratiaren diru premiari irtenbide bat emateko antolatu dute makro-kontzertua. Hamar irratsaio ekoizten dituzte bertan eta 24 orduko programazioa osatzeko Arrosako beste 10 irratsaio jasotzen dituzte. Kasu honetan, deialdia Bergarako talde guztiendako da.

Nork: Iker.2008/05/09 11:42:07.802 GMT+2
Etiketak: diskoa albisteak txapa_irratia bergara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: