Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/10/10 13:20:03.587 GMT+2

Urriaren 20an hasiko dira Danbakako zuzeneko saioak

Aurten, Danbakako epaimahaiak 19 talde aukeratu ditu. 20. taldea ikusle eta irakurleek aukeratu dute Danbaka.com webgunean: Anal Bag talde arrasatearra. Guztira 1.397 lagunek eman dute botoa.
Danbaka aurkezpena (VI)

Kontzertuak


 Kontzertuak hamabost egunean behin Espaloia Kafe Antzokian izango dira. 22:30ean hasiko dira eta talde bakoitza ordu erdiz arituko da.
Lehenengo kontzertua urriaren 20an izango da


Urriak 20

Azkaiter Pelox /Bergara

Drakes /Oñati

Klakson  /Antzuola

Ozen  /Arrasate

Azaroak 3

Matx  /Elgeta

Malenkonia /Oñati

Belceblues /Bergara

Aby-Kem /Bergara

Azaroak 17

Igor /Aretxabaleta

Mahaster River /Bergara

Los Cretinos /Arrasate

Yotox /Bergara

Abenduak 1

Jim TNT & Amaia /Arrasate

Raul Lasa /Arrasate

Unnëa  /Oñati

Scam /Aretxabaleta

Abenduak 15

Inalectrik /Aretxabaleta

Little Little Much /Arrasate

5 Twisters /Arrasate

Anal Bag  /Arrasate


Sarrerak eta bonoak

Kontzertu bakoitzeko sarrerak 4 euro balio du. Gaztekutxaren bitartez eskuratu ezkero baina, erdi prezioan izango dituzue, 2 eurotan. Abonuak ere izango dira salgai. 18 eurotan eta gazte kutxarekin 10 eurotan. Sarrerak eta abonuak eskuratzeko hiru bide dituzue: Elgetako espaloian, Goienako egoitzetan eta 902 36 38 51  telefono zenbakira deituta.

Sariak

 Lehenengo saria: disko bat grabatzea da. Horrez gain aurten, Gaztelupeko Hotsari  esker irabazleek disko hori kaleratzeko aukera ere izango dute.

Bakarlarien saria: Irabazleari bere musika zabaltzeko eta promozionatzeko aukera emango diogu. Besteak beste, Durangoko Plateruena kafe antzokian kontzertua eskaintzeko aukera izango du.

Ikusleen saria: Aurten hiru bide izango dute euren talde faboritoari botoa emateko. 1: SMS bidez; 2: danbaka.com  webgunean botoa emanda eta 3. eta hau berria da: Kontzertu bakoitzean kafe antzokian botoa emanez.
Horren bidez, taldeek 1.200 euro eskuratu ahal izango dituzte Carrion dendan gastatzeko.

Kamisetak salgai


 Aurten Danbaka kamisetak kaleratu ditugu. Edizio mugatu dute beraz eskuratu gure dutenek azkar ibili beharko dute. 19 euro balio du bakoitzak eta Goienako egoitzetan, Espaloian ta telefono bitartez lortu daitezke. Astorek egin ditu kamisetak.



Hedabideetako jarraipena

 Iaz bezala, aurten ere Danbakak oihartzuna izango du etxe honek kudeatzen dituen medioetan. GOITBk egunero egunero eskainiko dio tarte bat. Besteak beste, kontzertuak eskainiko ditu (aurten eskenatoki berriarekin). Horrez gain, Arrasate Irratiak eta Asteleheneko eta Ostiraleko Goienkariak ere jarraipen zabala eskainiko dio lehiaketari. Informazio guzti guztia Danbaka.com webgunean aurkituko duzue.

Nork: Danbaka.2006/10/10 13:20:03.587 GMT+2
Etiketak: danbaka2 zuzeneko-saioak kontzertuak | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (4)

Erantzunak

anal bag tongo con 34% y lord witch con 31 no? lord witch MISMO TONGO pero MAL etxo asi q la siguiente mas suerte haciendo tongo. lo q es cojonudo es q les salen mal por q alguien lo a etxo mejor y encima se quejen de los demas ,manda huevos.
el metal es mas q doble bombo y dragones y mazmorras.

Nork: garzon.2006/10/11 21:12:16.456 GMT+2

barkatu hau ez da post honetan ... admninistratzaileak ikusten badau q lo borre! o le meto un auto!!! jejeje barkatu

Nork: garzon.2006/10/11 21:13:37.373 GMT+2

Errenferentziak:

... Soni montana Welcome to the family 2006/10/12 03:00:46.810 GMT+2 Aurkiko blogak DANBAKAKO bloga oso ondo eramanda dagoela uste dut.Ulertzeko...

Erreferentzia: Aurkiko blogak - Soni montana 2006/10/11 22:44:32.817 GMT+2

... saltzeatzen aritu naiz. Web orria hainbat zatitan banatuta dago, hala nola, musika, kirola,albisteak, herriak...Lehenengo ikusi dudan bloga Danbakarena izan da. Bertan, Elgetan antolatu diren kontzert...

Erreferentzia: aurki.com - Tony Montana 2006/10/11 23:01:19.136 GMT+2

... saltseatzera gonbidatu gaitu, artikulu interesgarrien komentaketa edo iritzi moduko bat egitera, blog bat eginez. Hauxe da egindako blog-a. Urriaren 20an hasiko dira Danbakako zuzeneko saioak

Erreferentzia: Bisitaturiko blogak - Alonso egan 2006/10/18 12:54:03.736 GMT+2

...desberdinei buruzko informazioa jaso ahal izan dudalako. Hori gutxi balitz, beraien argazkiak ere agertzen zaizkigu. Ondorengoa da helbidea: http://www.danbaka.com/albisteak/urriaren-20an-hasiko-dira-danba...

Erreferentzia: Blog interesgarri batzuk - Txantxiku 2006/10/19 11:08:57.347 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Please answer this question to add your comment



Bisitak blog guztietan: