Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2006/06/27 10:45:55.404 GMT+2

Villaviciosa Rock jaialdia Eskoriatzan

Aspaldiko partez, Eskoriatzan, punk jaialdia egingo dute. Uztailaren 1ean, zapatua, izango da, HUHEZIko aparkalekuan. Honako taldeek esku hartuko dute: Madrilgo La Broma de Ssatan, Aguraingo Katapunk, eta Madrilgo Kaos Urbano eta Taquicardia-k. 21:30ean hasiko da, eta sarrera 10 euroren truke salduko dute.

Eskoriatzako gaztetxean egoten diren gazteek antolatu dute jaialdia "Gaztetxe hobe baten alde" lelopean. Udala, Gazte Asanblada eta gaur egun gaztetxean dauden gazteak ados daude gaztetxearen, lehengo mojen zinemaren, eraikinaren egoera kaskarra dela. Are gehiago, eraikin hori hainbat etxebizitzei itsatsita dagoenez, zarataren erruz bizilagunek hainbat kexa egin izan dituzte.

Arrazoi horregatik, Eskoriatzako Udalak gaztetxea beste eraikin baten egokitu gura du, eta gaztetxean dauden gazteei galarazi diete eraikin horretan kontzertuak egitea.

Gazteek jaialdi hori gaztetxetik kanpo egitea erabaki dute, eta jaialdian etekinik izango balute, diru hori etorkizuneko gaztetxeko lanetarako eman gura dute.



Madrilgo La Broma de Ssatan da jaialdiko talde ezagunena. 1978an sortu zuten eta Espainiako Estatuko punk mugimenduan zeresan handia izan du.

Nork: Iker.2006/06/27 10:45:55.404 GMT+2
Etiketak: urbano katapunk eskoriatza punk la_broma_de_ssatan villaviciosa taquicardia kaos albisteak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: