Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/09/18 13:48:17.331 GMT+2

Xementerio taldeak kontzertua Ibanen omenez

Egubakoitzean, irailaren 21ean, beteko da urtebete Iban Elejalde gazte aramaioarra hil zela.

Arrazoi horregatik, Ibanen lagunek omenaldia antolatu dute zapaturako, hilaren 22rako.



Elejalde Xementerio talde aramaioarraren abeslarietako bat izan zen Gorka Ariasekin batera. Hala, aspaldiko punk talde hori agertoki batera igoko da aspaldi-aspaldiko partez. Hitzordua Aramaioko plazan egin dute, zapatuan, 23:00etan. Xementeriorekin batera, beste talde batzuek ere esku hartuko dute.




Xementerio taldea Aramaion sortu zuten 1987an. Punk eta hardcore kantuak idatzi zituzten, eta Euskal Herrian emanaldi asko egin zituzten. Ez zuten inoiz maketarik ezta bestelako grabaziorik kaleratu ezta salgai jarri.

90eko hamarkada hasieran taldearen soinua gogortu egin zuten hardcoreagoa eta metaleroagoa bilakatuz. Orduan Ibanek taldea utzi egin zuen, eta Ruben Arriolabengoak ordezkatu zuen. 90eko hamarkada bukatu aurretik, baina, taldea desegin egin zuten. Ordutik ez dute kontzerturik egin.

Nork: Iker.2007/09/18 13:48:17.331 GMT+2
Etiketak: xementerio aramaio punk iban_elejalde albisteak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: