Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2007/05/28 11:22:45.609 GMT+2

XIX. Bilbo Hiria lehiaketako finalistak

Bilbo Hiria lehiaketa garrantzitsuko antolatzaileek jakitera eman dituzte aurtengo, XIX. edizioko, finalistak. Dakizuenez, azkeneko urteotan Europa osoko taldeek esku hartzen dute lehiaketa horretan.



Metal sailean honako hauek lehiatuko dira: Hard Spirit (Asturias), Sanctrum (Suedia) eta TrallaXXL (Bartzelona).



Pop-rock sailean, berriz, honako hauek: Las Furias (Gipuzkoa-Bartzelona), Le Noise (Bizkaia) eta Ultrapayback (Bartzelona).



Metaleko finala ekainaren 6an egingo dute Bilborock aretoan, 20:00etan; eta Pop-rockeko finala, ekainaren 7an egingo dute ordu eta areto berean.



Hainbat sari garrantzitsu banatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

Nork: Iker.2007/05/28 11:22:45.609 GMT+2
Etiketak: ultrapayback sanctrum finalistak le_noise las_furias albisteak trallaxxl hard_spirit bilbo_hiria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: