Danbaka.com

albisteak mp3ak bideoak Goiena

2008/07/08 16:14:15.013 GMT+2

MAHASTER RIVER

Mahaster River proiektuak etapa berri bati ekingo dio 2008ko Irailean "Nahasterrekan" gure bigarren diskoaren aurkezpen birarekin.

"Irtenbiderik gabeko autobideak"(Gaztelupeko Hotsak 2006) gure lehenengo lan luzea atera genuenetik bi urte pasa dira eta 100 kontzertutik gora eskaini ditugu, Euskal Herrian eta  Eskozian biran ibili garelarik, azken bira honen irudiekin DVD bat montatu genuelarik. laster lau urte beteko ditugu talde gisa eta esperientzia asko pasa ditugu bateriarik gabeko proiektu akustiko arriskutsu hau jende aurrean aurkezten.

Beraz Mahaster River taldeak bi kontzertu berezi emango ditu  oraingo etapa hau ixteko asmoz:

Uztailak 12 Larunbata: Arratsaldeko 19:00etan Legazpiko Katillu taberna kanpoko plazatxoan, talde sorpresa batekin batera izango gara. 

Uztailak 26 Larunbata: Gaueko 22:30etan Bergarako Espoloiko Hamaika eta Zuhaizti taberna tarteko plazan izango gara.(Bira amaierako kontzertu berezia)

Eta Irailean etorriko da "Nahasterrekan" gure bigarren diskoaren aurkezpen bira, Txaparrada musikalaren diskaren proiektua etab etab...

Nork: azkaiter.2008/07/08 16:14:15.013 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi irudiko hizkiak hurrengo kutxan. Captchas.net-i esker



Bisitak blog guztietan: