Mahaster River taldearekin 2007ko Abuztuan, Eskozian barrena egin genuen biraren irudiak muntatuta dittugu dagoeneko. Bergarako film labur lehiaketa birritan irabasi duen MIKEL CALVO aritu da irudi guztiak hautatu, muntatu eta editatzen, eta taldekoak gustura gelditu gara egin duen lanarekin. Orain ahalik eta lasterren ikusentzunezko hau jendeartean ikusteko "Aurkezpen jaialditxo" bat antolatzen dihardugu.
Bestalde Urtarrilaren 26an Bilboko "Residence Cafe" blues eta Folk aretotxoan kontzertua emango dugu azken 3 urtetan egin ohi dugun moduan.
Erantzunak
Nork: Demonocrazy.2008/01/15 19:02:50.584 GMT+1
www.goiena.net/blogak/demonocrazy