Zilegi al da? diskue kalien daukogu ya. Aurreko zapatuen aurkeztu giñuen Arrasaten, gaztetxien, Malos Tiempos taldiakin. 16 abesti jo genittuen, horreitatik sei bersiñuak.
Diskue gure kasa egin dogu: grabau, kopixak egin, kaleratu... dana. 500 kopixa atara dittugu. Eta banaketa be guk egingo dogu. 5 euro mixerotan saltzen dogu.
Abenduen atarakou zortzi abestitako diskue. Zilegi al da? izena eukiko dau diskuek. Kanta bat ezagutuko dozue, "Botas y tirantes" guk atara giñun lelengue edo bigarrena dalako. Beste zazpixak barrixak die, eta horreik danok euskaraz die.
Lokalien grabatu dou Sala Strummerekin. Abuztu osterako grabauta zaukogun, baina oin bukatu dou.
Abuztu aurretik hasi ginen lokalien 8 abestidun kd bat prestatzen! Ondiokan dana ez dau bukatute baina hilabete barru bukatuko dugu. kaleratu bezain laster zuzenekotara itzuliko gara, berriz ere mozkorren artean egotera.
2005ko urtarrilean aurkeztu genuen disko berria Never Surrender taldearekin batera Arrasateko Gaztetxean. Diska 2004ko gabonetan grabatu genuen Ondarruko i.j.m studioan. Orain beste baten bila!!