Ostiral honetan Elgetako gaztetxe ondoko lautadan kontzertua eegongo da gauerdian 00:00etan:
Fly shit +Ezin izan + Gaizkiñe
Hiru taldeak hardcore eremuetan mugitzen gara, eta euskaraz abesten dugu. Ezin izan donostiarrak euskal herri mailan hardcore melodikoaren aintzindariak dira. Gaizkiñe Andoaindarrak aldiz, emo-core bezala ezagutzen den eremuan dabiltza; Samiam, Jawbreaker, Husker du bezalako taldeen eraginpean. Hala ere, bi taldeek izaera pertsonala dute.
Gu (fly shit) ezagutzen ez gaituzuenak, hemen bertan entzun dezkezue gure pare bat kantu. www.myspace.com/flyshiteulikk helbidean ere bideoak,musika, elkarrizketak...topa ditzakezue.Baina onena ostiralean Elgetatik pasatzea da, talde gehienek zuzenean asko irabazten omen dugu eta....
Idatzi artikulu bat