Uztailak 18 asteartea, SPERMBIRDS hc/punkrock talde aintzindari alemaniarra bergarako gaztetxian egongo dira. DIE WALTER ELF taldeko kideek 80. hamarkada hasieran sortu zuten taldea Lee Holis abeslari IparAmerikarrak ekarri zien HC/punk talde berrien eraginpean,( X, BLACK FLAG, MINOR THREAT, BAD BRAINS.....) Hainbat diska kaleratu dituzte urte luze hauetan, hainbat gora behera eta geldi une izan dituztelarik. Something to prove eta Common thread diskak klasikoak dira eta orain aurkezten ari diren set an example diska bide berean doa. Iaz ere gure artean izan ziren, eta argi eta garbi utzi zuten oraindik forman daudela eta euren musikak eta mezuak tinko jarraitzen duela, sekulako kontzertuak eskaini baizituzten bai bergaran bai Pasaian.

Spermbirdsekin batera MANTISA talde zarauztarra egongo da, Hc melodikoa egiten dute.
Iaz galdu bazeniturn orain duzu aukera berri bat, bertan egon baiznen badakizu ezin dituzula galdu!
Eguna: Uztailak 18
Ordua. 20:30
Lekua: Bergarako gaztetxea
sarrera: 6 euro
Idatzi artikulu bat