Kaixo!
Zapatu hontan hilaren 26-an kontzertua emango dugu Zarauzko gaztetxean.
Kontzertua gaueko 23:00ak aldera hasiko da eta bertan Zumaiako Tantra eta Donostiako Xau taldeak ere arituko dira.
Ordurarte!
Kaixo!
Zapatu hontan hilaren 26-an kontzertua emango dugu Zarauzko gaztetxean.
Kontzertua gaueko 23:00ak aldera hasiko da eta bertan Zumaiako Tantra eta Donostiako Xau taldeak ere arituko dira.
Ordurarte!
Nork: klakson.2008/04/21 16:55:22.873 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Aupa danoi!
Ostiral hontan (Azaroak 30) kontzertua joten dou Antzuolako Surpe tabernan, gaueko 23:00-etan. Zumarragako "Radioactivos" taldea ere arituko da.
Ea animatzen zareten!
Nork: klakson.2007/11/28 16:41:49.488 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Kaixo denoi!
Gaur Zumarragako jaietan jotzen degu, txosnetan gaueko ordu batak aldera.
Hasiera batean "Cagando sin papel" taldea ere etortzekoa zen baiña azken orduko arazo batengatik ezin izango dute eskeini heuren emanaldia.
Dena den, guk gure errepertorioa exprimituko degu bertaratuko diren musikazaleak asetzeko intentzioarekin.
Ea zer moduzko saioa ateratzen zaigun!
Nork: klakson.2007/06/29 09:29:00.854 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Kaixo denoi,
Denboraldi luze bat kontzerturik jo gabe eman ondoren gogo handia daukagu hurrengo kontzertua heldu dadin.
Denbora honetan ez gea geldi egon, eta berriak ditugu emateko. Mikel Urcelay-ek taldea utzi du arrazoi pertsonalak direla eta. Taldeko partaide guztion partez, eskerrak eman nahi dizkiogu eman dizkigun erakustaldien lehenengo lerroko ikusleak izaten utzi digulako. Bueno, eskerrak oso ondo pasatu degulako zurekin, eta taldea aurrera ateratzeko partaide ezin hobea izan zaitugulako. Besarkada bat lagun. Badirudi orain denak hitz goxoak besterik ez direla esaten, baino benetan esandakoak dira, badakizu. Beno, zorte ona izan dezazula aurrerantzean.
Hala ere noski gauza ez da hor bertan behera geratu, egia esan denboraldi batean belarriko mina sortzeko gogoa degu, eta Mikel-en tokia betetzeko beste Mikel bat juntatu zaigu Mikel Bargiela Antzuolarra. Egia esan, ez degu oso urrutira jun beharrik izan aurkitzeko ez. Guri behintzat ensaiotan demostratu digu demostratu beharrekoa, eta orain zuei erakusteko irrikitan gaude.
Bueno, ta agurtu beharrekoak agurtuta, eta partaide berriak aurkeztuta. Besterik gabe, emateko asmoa degun kontzertuen datak hauek dia:
-Ekainak 22: Arrasate (Gure Leku) 23:00
-Ekainak 29: Zumarraga (Txoznak)
-Uztailak 6: Antzuola (Mox)
Gure leku eta Mox hasiera hasieratik jo nahi genuen tokien artean egon dira, baina horain arte ezin izan degu, bata edo besteagatik, eta bueno, ea zer ateratzen dan. Zumarragan berriz, ba Zumarragatarrok gustora geratzeko behintzat ondo egongo da, urtebete pasa da ia aurrekotik eta.
Bueno, ondo izan, eta ea hiru egun hauetakoren batean ikusten garen.
Nork: klakson.2007/06/19 15:19:42.684 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Eskerrak danori
Ostiraleko kontzertua eta gero, lehenik eta behin eskerrak eman
baharrean gaude, elgetaraino hurbildu ziren denei.Gu benetan txundituta geratu ginen han elkartu zan jendetza danakin, egixa esan ez genuen eta horrenbeste jende espero eta, uste dugu, hau izan zela kontzertuan izan zen berotasunaren errudunetako bat, banetan, mila esker.
Bestalde, nahiz eta hasieran urduritasun puntu bat eduki, kontzertua
ezin hobeto jun zan; lehenengo bi kantuak ez homen ziran oso ondo entzuten, baina gero konpondu zan dana, pena bat gure "Snake of fire" ezin kalitatez entzun izana, baina tira, egongo dira kontzertu gehiago!
Eszenatokitik ikusten ziren musuetan barrea zen nagusi, eta horrek utzi gintuen gustora, nahiko interes geneukan konztertu hau emateko, ea nolako harrera zeukan, gure musikak, beti esan dugun bezala, nahiko bitxia baita.
Afaria be, eder askoa izan zan, ez geneukan barrena asko jateko, baina egia esan dena oso gozoa zegoen. Danbakako arduradun guztiei; eskertu nahi dugu, ez da peloteoa, bene benetan oso ondo portatu dira, maketa entregatu genuenetik Elgetako antzokitik atera harte;bai Iker Barandiaran, Uxoa, Maider, Iñigo, Txin, Amagoia...(porzierto bideoakin oso gustora geratu gara)
Ba hori, guretzat esperientzia edarra izan dela guzti hau, eta hemendik aurrera danbakako beste ostiraletan ikusle bezala ikusiko gara.
Hori bai, proposamen bat luzatu nahiko nuke mezu honen bitartez; danbakako jira hau oso ondo dago elgetan...baina ez dakit inork erantzungo duen, baina ondo egongo litzateke, zein bailara edo beste lekuko gastetxeetan kontzertu ezberdinak antolatuko bagenitu, behin danbaka bukatu ostean.Guk hemendik, gogoz, konpromezu hau hartzen dugu, antolatzen lagundu. Horrela, behin danbaka bukatutakoan, honi jarraipena emun ahal izateko.
Nork: Klakson.2006/10/26 08:08:54.515 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

Nork: Klakson.2006/10/10 08:52:06.317 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Estilo kontuetatik haratago, musika, eta horrek norberarengan sortzen dituen sentimenduak eta emozioak maite dituzte Klaksoneko kideek. Antzuola eta Zumarraga artean ereindako haziaren fruitua da gure “bozina” iradokitzaile hau. Ai zenbat eztabaida, zenbat buruhauste eta hamaika entsaio, azkeneko urte eta erdi honetan. Hasieran Vargasekin (ahotsa) eta Borjarekin (bateria). Hurrena, berriz, Urzelairekin eta Arrirekin. Eztabaidei, buruhausteei eta entsaioei esker, baina, bere nortasun propioa eratu du taldeak. Urte hasieratik emandako zuzenekoetan indartu da hori bera, gainera.
Sentimenduei bide eman nahi horretan, rocka aukeratu du euskarri moduan. Hori bai, rocka ideien iturburua izanda ere, batetik edo bestetik edaten dute, euren sentimenduak eta emozioak egoki janzteko ahaleginean. Musikak euren barrena elikatu du txiki-txikitatik, eta hori ederki nabaritzen da kanta bakoitzean.
Urzelai: Ahotsa
Arri: Bateria
Pini: Baxua eta koroak
Alkorta: Kitarra eta koroak
Iongu: Pianoa, organoa eta koroak
Nork: Susa.2006/10/02 18:06:25.112 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Dagoeneko Danbakako blog famatuaren barruan gaude.Egixa esan oindikan ez ga oso ondo enteratzen nundik nora doiarren hau, baina denbora pixkat hartutakuan argazki, abezti etb....sartuko ditugu hemen.
Momentuz bakarrik esan, maketa bidali dugula lehiaketara, eta ea gure helburua lortzerik dugun, hau da elgetako kafe antzokian jotea, eta bertan sekulako espektakulu musikala ematea!
klakson.
Nork: klakson.2006/09/28 14:15:44.682 GMT+2
Etiketak:
danbaka
klakson
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)