Kaixo denoi,
Denboraldi luze bat kontzerturik jo gabe eman ondoren gogo handia daukagu hurrengo kontzertua heldu dadin.
Denbora honetan ez gea geldi egon, eta berriak ditugu emateko. Mikel Urcelay-ek taldea utzi du arrazoi pertsonalak direla eta. Taldeko partaide guztion partez, eskerrak eman nahi dizkiogu eman dizkigun erakustaldien lehenengo lerroko ikusleak izaten utzi digulako. Bueno, eskerrak oso ondo pasatu degulako zurekin, eta taldea aurrera ateratzeko partaide ezin hobea izan zaitugulako. Besarkada bat lagun. Badirudi orain denak hitz goxoak besterik ez direla esaten, baino benetan esandakoak dira, badakizu. Beno, zorte ona izan dezazula aurrerantzean.
Hala ere noski gauza ez da hor bertan behera geratu, egia esan denboraldi batean belarriko mina sortzeko gogoa degu, eta Mikel-en tokia betetzeko beste Mikel bat juntatu zaigu Mikel Bargiela Antzuolarra. Egia esan, ez degu oso urrutira jun beharrik izan aurkitzeko ez. Guri behintzat ensaiotan demostratu digu demostratu beharrekoa, eta orain zuei erakusteko irrikitan gaude.
Bueno, ta agurtu beharrekoak agurtuta, eta partaide berriak aurkeztuta. Besterik gabe, emateko asmoa degun kontzertuen datak hauek dia:
-Ekainak 22: Arrasate (Gure Leku) 23:00
-Ekainak 29: Zumarraga (Txoznak)
-Uztailak 6: Antzuola (Mox)
Gure leku eta Mox hasiera hasieratik jo nahi genuen tokien artean egon dira, baina horain arte ezin izan degu, bata edo besteagatik, eta bueno, ea zer ateratzen dan. Zumarragan berriz, ba Zumarragatarrok gustora geratzeko behintzat ondo egongo da, urtebete pasa da ia aurrekotik eta.
Bueno, ondo izan, eta ea hiru egun hauetakoren batean ikusten garen.
Idatzi artikulu bat