Estilo kontuetatik haratago, musika, eta horrek norberarengan sortzen dituen sentimenduak eta emozioak maite dituzte Klaksoneko kideek. Antzuola eta Zumarraga artean ereindako haziaren fruitua da gure “bozina” iradokitzaile hau. Ai zenbat eztabaida, zenbat buruhauste eta hamaika entsaio, azkeneko urte eta erdi honetan. Hasieran Vargasekin (ahotsa) eta Borjarekin (bateria). Hurrena, berriz, Urzelairekin eta Arrirekin. Eztabaidei, buruhausteei eta entsaioei esker, baina, bere nortasun propioa eratu du taldeak. Urte hasieratik emandako zuzenekoetan indartu da hori bera, gainera.
Sentimenduei bide eman nahi horretan, rocka aukeratu du euskarri moduan. Hori bai, rocka ideien iturburua izanda ere, batetik edo bestetik edaten dute, euren sentimenduak eta emozioak egoki janzteko ahaleginean. Musikak euren barrena elikatu du txiki-txikitatik, eta hori ederki nabaritzen da kanta bakoitzean.
Urzelai: Ahotsa
Arri: Bateria
Pini: Baxua eta koroak
Alkorta: Kitarra eta koroak
Iongu: Pianoa, organoa eta koroak
Idatzi artikulu bat