Aitzol:Ahotsa
Ander: Baxua
Dani: Gitarra
Edu: Gitarra
Ruben: Bateria
Christophe: Programazioa
Muted 2003ko udan sortu zen Abadiñon desagertutako PSYC taldeko partaideekin (Dani, Ander, Ruben, Aitzol eta Christophe), azken belaunaldiko metala, garapen elektronikoak eta garraziekin nahasturiko ahots melodikoak elkartzen zituen abestiak sortzen hasi ziren. Urte horretan abenduan, 6 abezti sortu berriak zituztela, Berrizko "Aldapa" lehiaketara aukeztea erabaki zuten beraien lehenengo kontzertua eskeiniz, lehiaketako lehenengo saria irabazi zuten, hau da, estudio profesional batean (Lorentzo Recors) maketa bat grabatzeko aukera izan zuten.
Lehiaketa irabaztean Edu (gitarrista) taldera sartu zen, gaur egun ezagutzen dugun MUTED seikotea osatuz. 2004ko martxoan beraien lehenengo maketa grabatu zuten bost abestirekin (Heriotza, Ez naiz gai, Galdera gehiegi, denok berdin eta aldatu), Eukal Herri guztitik kontzertu desberdinak eskeintzeko aukera eman zielarik. Aldi berean Gorkaren (Berri Txarrak) kolaborazioarekin grabatutako "Ez naiz gai" abeztiaren lehengo bideoklipa grabatu zuten. 2004 urtean zehar maketa lehiaketa desberdintara aurkeztu ziren, Bilbovision-eko bigarren saria irabaziz, Euskadi Gazteko 14. Maketa Lehiaketako entzuleen sariaren bigarren tokian geratuz eta Debagoieneko Danbaka lehiaketako finalistak suertatuz. Azken lehiaketa honetako finala (2004ko abendua) beste bi talderekin lehiatu zuten kontzertu batean, emandi honetan bertan izan ziren Oihukarekin lehenengo kontaktuak, beraien lehenengo diska grabatzeko aukera emango zien kontratu diskografikoan bukatuz.
Muted-en 1. diska, sarean
2005ko hasieran, MUTED bere diska berrirako materiala prestatzen hasi zen, lan honetarako Beñat Aguirreren (tekniko eta ekoizlea) laguntza izan zuten bai diska ekoizteko eta bai grabatzeko. Muted-en soinua definitzen zuten 10 abesti aukeratu zituzten "sarean" diskarako: metala, garapen elektronikoak eta ahots melodikoak. Muted-ek bere hasieretan sortutakoaren garapen bat izan da, beti ere erregistro musikalak zabalduz eta sentimenduen adierazpen sakonago bat erakusten duten letrak sortuaz. Zure alboan, Metamorfosia, Galdutako denbora, Garai onenak, Habian, Bila nazazu, Gaua, Ez naiz gai, Ez dugu nahi eta Ni naizena osatzen dute "sarean" diskan agertzen diren abestiak.
Elkarren hasi ziren maiatzean bateriaren grabaketak Beñatekin eta Cesar Ibarretxeren laguntzarekin, gitarrak eta baxua Pertikan grabatu ziren (Iñaki Uoho-ren estudioan) eta azkenik ahotsa eta garapen elektronikoak MUTED-en lokalean bertan Abadiñon. Aipagarria da Mikelen (Kauta) kolaborazioa "gaua" abestian, ahots esanguratsu eta pertsonal baten ekarpena. Diskaren barruan "rmx" ere aurki daiteke, Christophek egindako "Metamorfosia" abestiaren remixa hain zuzen ere, eta "muted(6arrazoi) (taldekide bakoitzarengatik segundu bateko isilunea), "sarean" diska lan gogor bat izan denaren eredu. Abuztuan zehar Elkarren Beñat Agirre eta Jean Phocas-ekin diskaren nahastea eta mastering-a egin ziren eta azkenik argitalpena 2005eko Urrian.
Idatzi artikulu bat